Voivoda

Voivoda edo vaivoda[1] (errusieraz: воеводa; bulgarieraz: Войвода; ukraineraz: воєвода; serbokroazieraz: војводa edo vojvoda; polonieraz: Wojewoda; hungarieraz: vajda) goi mailako mandatia izendatzeko hitz eslabiarra zen. Hasiera batean armada baten komandantea zen baina denboraz probintzia baten gobernadorea izendatu zuen. Haren menpe zegoen lurraldea voivoderria zen. Itzulpenetan batzutan ere konde palatinatua hitza erabili izan da.[2]

Voivoda goi mailako agintaria zen.

Hitzaren erabilera

Erdi Aroan voivoda hitza herri askotan erabili zen: Bohemia, Bulgaria, Hungaria, Polonia, Kroazia, Errusia, Serbia, Valakia, Moldavia eta Transilvania. Turkiarrek «sancaqbey» antzeko kontzeptua zuten; bey batek paxak baino botere gutxiago zuen eta barruti baten agintaria zen. Geroago ere vaivoda Montenegro, Serbia, Jugoslaviako Erresuma eta Txetniken artean maila militar goiena zen.

Wojewoda gaur egun Poloniako probintzien (województwo) gobernadorea da.

Otomandar Inperiopean ere Bulgariako haiduti (Хайдути) matxinatuek voevodes izena zuten, hau da, voivodaren plurala.

Erreferentziak

  1. .
  2. .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.