Vogue (Madonnaren abestia)
" Vogue " Madonna abeslari estatubatuarraren I'm Breathless (1990) albumeko abestia da. Sire Records- ek 1990eko martxoaren 27an kaleratu zuen diskoko lehen single gisa.
- Artikulu hau abestiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vogue (argipena)».
Vogue (Madonnaren abestia) | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Madonnaren eta Madonnaren musika-lana | ||||
Egilea(k) | Madonna eta Madonna | |||
Argitaratze-data | 1990 | |||
Izenburua | Vogue | |||
Banatze bidea | Compact Disc Digital Audio (en) ![]() | |||
Honen izena darama | vogue | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | housea | |||
Hizkuntza | ingelesa | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | I'm Breathless – Music from and Inspired by the Film Dick Tracy | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | baliorik ez | |||
Hitzak | Madonna | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Madonna Shep Pettibone | |||
![]() ![]() | ||||
Bideoa | YouTube | |||
Madonnaren eta Madonnaren kronologia | ||||
|
Sorkuntza
Shep Pettibone ekoizlearen eta Madonnaren arteko elkarlana izan zen abestia konposatzea eta ekoiztea. Pettibonek aipatu izan du "Vogue" azkar eta merke sortu zela; bi astetan idatzi eta grabatu zuen 5.000 dolarreko aurrekontuarekin, ondoren Madonna-ri aurkeztu zion, hark letrak idatzi eta izenburua asmatu zuen[1].
Madonna inspiratu zen Vogue dantza estiloan, New York-eko Harlemeko "Ballroom" komunitate eta kulturan ezagutu zuena[2].
Abestia house eta disko musikaren artean kokatzen da estilistikoki, deep house doinu bat duelarik[3].
Bideoklipa
Abestiaren bideoklipa David Fincherrek zuzendu zuen. Zuri-beltzean filmatua, bideoak Hollywoodeko Urrezko Garaiko film eta argazkien itxura dakar gogora Tamara de Lempickaren artelanak erakutsiz Art Deco eszenografia batean. Gertuko plano batzuek Marilyn Monroe, Bette Davis, Veronica Lake, Greta Garbo, Marlene Dietrich, Katharine Hepburn, Judy Garland eta Jean Harlow izarren erretratuak erakusten dituzte. Vogue/Ball estiloko dantzari ezagunak ere ageri dira.
Erreferentziak
- «'Vogue' Producer Shep Pettibone's First Interview in 20 Years: The Dance Legend Talks Madonna & More | Billboard» web.archive.org 2015-05-24 (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
- «Voguing: A Brief History of the Ballroom» Mixmag (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
- (Ingelesez) I'm Breathless [Music from and Inspired by the Film Dick Tracy - Madonna | Songs, Reviews, Credits | AllMusic. ] (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).