Vodka

Vodka[1] (polonieraz: wódka, ˈvutka ahoskatua; errusieraz: водка, ˈvotkə ahoskatua; suedieraz: vodka, vɔdkɑː ahoskatua) kolorerik eta usainik gabeko pattarra da. Almidoian oparoa den edozein landaretatik destilatu daiteke. Arrunki zekale-garauak edota gari-garauak erabiltzen dira, baina patatak edota melaza ere erabil daitezke. Vodka Errusiako eta Poloniako pattar nazionala da eta urtxoa (uraren txikigarria) esan nahi du. Ura polonieraz woda esaten da eta errusieraz водá.

Vodka
edari destilatu
Osagaiaketanola eta edateko urra
Historia
JatorriaErrusia, Polonia, Suedia eta Ukraina

Vodkak %35 eta %50 arteko alkohol-gradu bolumetrikoa eduki ohi du. Poloniako, Lituaniako eta Errusiako Vodka klasikoek %40ko alkohol-gradu bolumetrikoa daukate, 1894an Alexandro III.ak vodkaren ekoizpena araupetu zuelako.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.