Voces y Guitarras

Voces y Guitarras 1960ko hamarkadan Bilbon sortutako folk musika taldea izan zen, Mocedadesen aurrekaria izan zena.

Voces y Guitarras
Datuak
JatorriaBilbo (Bizkaia)
Musika motaFolk
Urteak19671969
Taldekideak
Rafael Blanco
Sergio Blanco
Javier Garai
José Ipiña
Paco Panera
Amaia Uranga
Estibaliz Uranga
Izaskun Uranga
Roberto Uranga

Biografia

Taldea Los Grillos edo Las Hermanas Uranga antzinako taldeko kideek osatu zuten: Rafael eta Sergio Blanco anaiak, Javier Garai, José Ipiña, Paco Panera eta Amaia, Estibaliz, Izaskun eta Roberto Uranga anai-arrebak.

Orduan modan zeuden abesti folk eta espiritualez osatu zuten maketa bat eta Zafiro ekoizle-etxera eraman zuten. Juan Carlos Calderónek bere lehendabiziko diskoa grabatzea proposatu zien. Orduan Javier Garaik soldadutza egin eta taldea utzi zuen. Izenaz aldatu zuten eta Mocedades sortu zuten, maketaren zenbait abestiak grabatuz.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.