Vladimir Zhoha
Vladimir Artomovitx Zhoha[1] (errusieraz: Владимир Артёмович Жога) –edo bere dei-markaz ezaguna ere, Vokha (Воха)– (Sloviansk, Ukraina; 1993ko maiatzaren 26a – Volnovakha, DHE; 2022ko martxoaren 5a) "Sparta" (Спарта) izeneko ezagutze-batailoi bereizi baten kombata –komandantea– izan zen 2016tik.[2][3] Hilostean, Donetskeko Herri Errepublikako Heroi[2][3] eta Errusiar Federazioko Heroi izendatua izan zen, 2022an.[4][5]
Vladimir Zhoha | |||
---|---|---|---|
2016ko urria - 2022ko martxoaren 5a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Donetsk, 1993ko maiatzaren 26a | ||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||
Heriotza | Vonovakha, 2022ko martxoaren 5a (28 urte) | ||
Hobiratze lekua | Donetskoe More Cemetery (en) ![]() | ||
Heriotza modua | borrokan hilda | ||
Familia | |||
Aita | Artem Zhoga | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | koronel | ||
Parte hartutako gatazkak | Donbasseko gerra (2014) | ||
![]() |
Biografia
1993ko maiatzaren 26an Sloviansken (Ukraina) jaioa,[6] Zhohak bere jaioterrian bizitzen jarraitzen zuen errusiar-ukrainar gerra piztu zenean.[7][8] 2014an, Zhoha eta bere aita, Artem Zhoha,[8] Esparta Batailoira batu ziren, Donbasseko gerra-garaian sortu ziren errusiazaleen milizietako bat –Sparta Batailoia milizia separatista eraginkorrenetakotzat jotzen da, eta, ideologiari dagokionez, neonazismoarekin lotuta dagoela deskribatu izan da–.[9][10][11] Milizia Donetskeko Herri Errepublikari (DHE) leiala da, Donbassen kokatutako estatu separatistetako bat.[12] Zhoha isilmandatari estua zen, bai eta Sparta Batailoiko komandantearen txofer pertsonala ere, Arsen Pavlov,[8][13] zein unitateko behin-behineko buru laguntzailea ere,[7] bere aita, Artem, batailoi-buru bihurtu zen bitartean.[8] Sparta Batailoiak Donbasseko gerrako hasiera-gudu garrantzitsu askotan borrokatu zuen,[14] non Zhohak batailoiarekin zerbitzatu zuen Slovianskeko setioan zein Donetskeko Aireportuko bigarren guduan.[6]
Pavloven hilketaren ondoren, 2016ko urrian,[15] Vladimir Zhohak Sparta Batailoiaren agintea hartu zuen,[13] ordurako 1,000 militante zituena.[14] Miliziako lider gisa, Ukrainako buruzagi separatistarik ezagunenetako bat bihurtu zen, bai eta gerra-jaun gisa deskribatu ere zenbait egunkarik.[6][9][10] Sparta Batailoiaren barruan, Zhoha gerra-krimenengatik akusatu zuten, baita ukrainar gerra-presoen hilketagatik ere.[6][10] Azkenean, koronel izendatu zuten.[9][10]
Zhoha 2022ko martxoaren 5ean hil zen Ukrainako Indar Armatuen aurkako borrokan,[8] Volnovakhako guduan, Errusiak Ukraina inbaditu zuenean, 2022an.[16] Errusiazaleen iturri baten arabera, zibilak ebakuatzen saiatzen ari zela hil zen.[6]
Denis Puxilin, DHEko liderrak, Donetskeko Herri Errepublikako Heroi titulua eman zion hil ondoren,[6][17] eta Vladimir Putin-ek, Errusiako Presidenteak, berriz, Errusiako Federazioko Heroi titulua.[9][18] Aleksander Kots-ek, Komsomolskaia Pravdako gerra-korrespontsalak "nekrologia bikaina" idatzi zuen Zhoharentzat, Al Jazeerak errusiar propagandaren ahalegintzat jo zuena.[16] Vladimirren aita, Artem, Sparta Batailoiko komandante izendatu zen lehenengoa zendu ostean.[6][8]
Erreferentziak
- Euskaltzaindiaren 156. araua – Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema.
- (Errusieraz) «Денис Пушилин вручил высшую государственную награду ДНР отцу Владимира Жоги» Денис Пушилин | официальный сайт 2022-03-06 (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- «Глава ДНР сообщил о гибели командира батальона «Спарта»» tass.ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- (Errusieraz) «Указ о присвоении звания Героя Российской Федерации Владимиру Жоге» Президент России (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- «Путин присвоил звание Героя России посмертно командиру батальона "Спарта" Владимиру Жоге» tass.ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- (Ingelesez) «Who was Vladimir Zhoga? Russian 'neo-Nazi' warlord known for his brutality killed in Ukraine» meaww.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
- «UAWire - Separatist known as Vokha will become new commander of the Sparta Battalion» uawire.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
- (Errusieraz) ««Спарту» возглавил Артем Жога — отец убитого нацистами Героя ДНР» EADaily (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
- (Ingelesez) Boyd, Milo. (2022-03-07). «Russian warlord who led Neo-Nazi ‘Sparta’ battalion shot dead in battle» mirror (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
- (Alemanez) «Er wird als russischer Held gefeiert: Neonazi-Warlord stirbt offenbar in der Ukraine» TAG24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
- (Ingelesez) Gogarty, Conor. (2022-03-12). «Russian commanders killed in Ukraine including 'brutal warlord'» WalesOnline (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
- Galeotti, Mark. (2019). Armies of Russia's war in Ukraine. , 21; 23 or. ISBN 978-1-4728-3344-0. PMC 1091651615. (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
- (Ingelesez) «Leader of so-called “Donetsk People’s Republic” killed in action near Volnovakha» Ukrayinska Pravda (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
- Galeotti, Mark. (2019). Armies of Russia's war in Ukraine. , 23 or. ISBN 978-1-4728-3344-0. PMC 1091651615. (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
- Galeotti, Mark. (2019). Armies of Russia's war in Ukraine. , 23–24 or. ISBN 978-1-4728-3344-0. PMC 1091651615. (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
- (Ingelesez) «Controlling the narrative: Russia tightens grip on media amid war» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
- «Ukrainian Forces have Killed the Commander of the Sparta Battalion - Novinite.com - Sofia News Agency» www.novinite.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
- tass.ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).