Vladimir Soloviov
Vladimir Sergeyevitx Soloviov (errusieraz: Влади́мир Серге́евич Соловьёв; Mosku, Errusia, 1853ko urtarrilaren 28agreg./urtarrilaren 16ajul. - Mosku, Errusia, 1900eko abuztuaren 13agreg.uztailaren 31jul.) errusiar filosofo eta olerkaria izan zen.
Vladimir Soloviov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1853ko urtarrilaren 16a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Uzkoye (en) , 1900eko uztailaren 31 (juliotar egutegia) (47 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Familia | |
Aita | Sergey Solovyov |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of History and Philology of Moscow University (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Doktorego ikaslea(k) | Sergei Nikolaevich Trubetskoy (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, poeta, iritzi-kazetaria, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria, idazlea eta teologoa |
Enplegatzailea(k) | Moskuko Ubiertsitate Inperiala San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea |
Influentziak | Arthur Schopenhauer eta Platon |
Kidetza | San Petersburgoko Zientzien Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Moskuko Unibertsitatean eta Londresen egin zituen ikasketak, eta Moskura itzuli zenean hango unibertsitateko irakasle izendatu zuten. Jakintsua eta hizlari bikaina izan zen; haren filosofiak eragin handia izan zuen bere garaian. Schellingen eta Leontieven jarraitzaile zen. Europako arrazionalisten kontra eta Ekialdeko eta Mendebaleko elizak Aita Santuaren agintaritzapean batzearen alde egon zen; Solonieven iritzian, giza aniztasuna iturri bakun batetik sortua zen eta, beraz, gizonek iturri horretara itzuli eta hartan bateratu beharra zeukaten. Olerkiez gainera, saiakerak ere idatzi zituen; Errusiako errealismo mistikoaren eta sinbolismoaren aitzindaria izan zen. Lan nagusiak: Mendebaleko filosofiaren krisia (1874), Teokraziaren historia eta etorkizuna (1887), Filosofia teorikoa (1897-1899).
Errefentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-05-6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.