Vladimir Putin
Vladimir Vladimirovitx Putin —alfabeto zirilikoan: Владимир Владимирович Путин— (Leningrado, Sobietar Batasuna —gaur egun San Petersburgo, Errusia—, 1952ko urriaren 7a) Errusiako politikaria da.
1999ko abenduaren 31n, Boris Jeltsinen dimisioaren ondoren, jarduneko presidente izendatu zuten. 2000ko presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen, baita 2004koak ere. Une hartan, Errusiako presidenteek ezin zuten bi agintaldi baino gehiago egin. Beraz, 2008ko hauteskundeetara haren jarraitzaile Dmitri Medvedev aurkeztu zen. Putinek, orduan, Medvedevek utzitako lehen ministro kargua eskuratu zuen. Agintaldi horretan, Errusiako konstituzioa aldatu zen, presidentearen agintaritza lau urtetik sei urtera igarotzeko.
Putin berriz aurkeztu zen 2012ko presidentetzarako hauteskundeetara eta botoen % 63,6 lortuta, berriz hautatu zuten. Oposizioak hauteskunde iruzurra salatu zuen.[1]
Erreferentziak
- «Putin presidente hautatu dute Errusian iruzur salaketa artean», Argia, 2012-03-05.