Vladimir Kramnik
Vladimir Borisovitx Kramnik (errusieraz: Владимир Борисович Крамник; Tuapse, 1975ko ekainaren 25a) errusiar xake jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta munduko xake txapelduna, Xakelari Profesionalen Elkarteak antolatutako txapelketan (Klasikoa) 2000tik 2006ra, eta FIDEren txapelketan 2006tik 2007ra (2006an, banatuta zeuden txapelketa Klasikoa eta FIDErena batu ziren).
Vladimir Kramnik | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tuapse (en) , 1975eko ekainaren 25a (48 urte) |
Herrialdea | Errusia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria eta idazlea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
kramnik.com | |
2000. urtean PCAk antolatutako Munduko Xake Txapelketa (klasikoa) irabazi zuen orduko txapeldun zen Gari Kasparoven aurka (6½ - 8½). Gainera, txapelketa hartan tituluaren defendatzaileak ez zuen partida bakar bat irabazi, 1921ean Capablankak Lasker garaitu zuenetik gertatzen ez zena. 2004an Péter Lékó hungariarraren aurka jokatu zuen Munduko Xake Txapelketa (klasikoa); emaitza berdinketa izan zen (7 - 7), eta txapelketaren arauen arabera Kramnikek titulua mantendu zuen. 2006an, 1993tik xake mundua banatzen zuten PCAren eta FIDEren txapelketak batu zituzten, erakunde horien txapeldunak elkarren aurka leihatuz munduko txapeldun bakarra erabakitzeko asmoz; Kramnikek FIDEren txapeldun zen Veselin Topaloven aurka jokatu eta zazpinako berdinketaren ostean berdinketa hausteko partida lasterretan Kramnik gailendu zen (azken emaitza 8½ - 7½). Titulua 2007ko Munduko Xake Txapelketan galdu zuen, Viswanathan Ananden atzetik bigarren egitean.
Errusiako xake taldearekin urrezko domina irabazi zuen 1992, 1994 eta 1996ko Xake Olinpiadetan eta 2013ko Taldekako Munduko Xake Txapelketan.
2019ko urtarrilean, artean goi mailan zegoelarik, motibazio eza zela-eta, xakelari profesional gisa erretiroa hartu zuen haurrentzako xakeari eta irakaskuntzari loturiko lanetan jarduteko. [1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimir Kramnik |
- (Ingelesez) FIDE
- (Ingelesez) Chessgames
Aurrekoa Gari Kasparov |
Munduko Xake Txapelduna (Klasikoa) 2000-2007 |
Ondorengoa Viswanathan Anand |
Aurrekoa Veselin Topalov |
Munduko Xake Txapelduna (FIDE) 2006-2007 |
Ondorengoa Viswanathan Anand |
Luanda errorea in Modulu:Navbar at line 58:Invalid title Munduko Xake Txapeldunak.