Vladimir II.a Monomako
Vladimir II.a Monomako (errusieraz: Влади́мир II Все́володович Монома́х, translit.: Vladimir II Vsevolodovitx Monomaj; * 1053 – 1125eko maiatzaren 19a) ekialdeko eslaviar agintaria izan zen, Kieveko Printze Handi tituluaren jabea.
Vladimir II.a Monomako | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Pereiaslav (en) , 1053 | ||||
Herrialdea | Kieveko Rusa | ||||
Lehen hizkuntza | Antzinako ekialdeko eslaviera | ||||
Heriotza | Kiev, 1125eko maiatzaren 19a (71/72 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Santa Sofia katedrala | ||||
Familia | |||||
Aita | Vsevolod I of Kyiv | ||||
Ama | Monomahinya | ||||
Ezkontidea(k) | Eufimia (en) Gytha of Wessex (en) (1074 - | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Leinua | Rurik leinua | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | Antzinako ekialdeko eslaviera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea, buruzagi militarra eta politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa Eliza ortodoxoa | ||||
Biografia
Vladimir 1053an jaio zen. Kieveko Vsevolod I.aren semea, bere lehengusu Sviatopolk II.aren ondorengotzan hartu zuen Kieveko Printze Handi titulua, 1113an. Jada hirurogei urte zituen tronura igo zenean, baina hala ere bere erresumari ospea itzuli zion eta eta barne arazoak konpontzen jakin zuen fakzio desberdinak anaituz. Kiev eta Novgoroden Vladimirren boterea eztabaidaezina izan zen, eta bigarren mailako hainbat printzerritan piztutako altxamenduak garaitzea lortu zuen, Tmutarakaingo printzerria kumandarrek konkistatu bazuten ere. Guztiarekin, haiekin zuen muga finkatzea lortu zuen izandako arazoak saihesteko. [1]
"Irakaspen"(Pouchénie Vladímira Monomaja) bat idatzi zuen, bere seme-alabei eskainia, eslaviar literaturako lehen lanetariko bat. Printzeei Ispilu edo Irakaspen bat zuen barne, garaiko literaturan nahiko ohikoa den generoa.[1] Testamentu moral bat da, non Monomakok printze baten betebeharrak azaldu eta duke baten printzipio moralak definitzen baititu, bere bizitza adibide gisa jartzearekin batera.
Honetaz gain, Vladimirrek antolatzaile eta administratzaile aparta izateagatik lortu zuen izen ona. 1108an Vladimir hiri gotortua sortu zuen Kliazma ibai ertzean,[2] belaunaldi baten buruan Ruseko hiriburu bilakatuko zena.
Honetaz guztiaz gain, Vladimir gerlari eta negoziatzaile ona izan zen. Errege izendatua izan baino lehen ere, paper garrantzitsua bete zuen mugako estepa defenditzeko printzeen artean egin ziren bileretan, (1097-1100), haien arteko ika-mikei amaiera emanez (1103). 1111n Salnitsako gudua zuzendu zuen kumandarren kontra. Bere erregetzan zehar, kanpainak egiten jarraitu zuen, Livonia, Finlandia eta beste herrialde batzuen aurka. 1125eko maiatzaren 25ena hil zen, Kieven.
Kremlingo armategian Monomakoren txanoa kontserbatzen da. Kondairaren arabera, Konstantino Monomako enperadore bizantziarrak oparitu zion Vladimirri.
Ezkontzak eta ondorengotza
Ingalaterrako Harold II.aren alaba Gytharekin ondorengo semeak izan zituen:
- Kieveko Mstislav I.a, Kieveko Printze Handi.
- Jaropolk II.a, Kieveko Printze Handi.
- Kieveko Viatxeslav I.a, Kieveko Printze Handi.
Emazte bizantziar ezezagun batekin izandako ezkontzatik:
- Juri Dolgoruki, Suzdalgo duke eta Kieveko Printze Handi.
- Kieveko Eufemia, Koloman Hungariakoa erregearekin ezkondua.
Familia
Erreferentziak
- Carsten Goehrhe, Manfred Hellmann, Richard Lorenz, Peter Scheibert.
- Op. Cit; 56. orr.