Vladimir Drinfeld
Vladimir Gershonovitx Drinfeld (errusieraz: Влади́мир Гершо́нович Дри́нфельд, ukraineraz: Володимир Гершонович Дрінфельд; Kharkov, Ukraina, 1954ko otsailaren 14a) ukrainar matematikaria da. Moskuko Unibertsitatean ikasi zuen 1969tik 1974ra. 1974an graduatu zen, eta unibertsitatean jarraitu zuen ikerlanean, Juri Ivanovitx Maninen zuzendaritzapean. Ikasketak 1977an bukatu zituen, eta 1978an hautagai-tesia defendatu zuen Moskuko Unibertsitatean. Doktorego-tesia 1988an aurkeztu zuen, Moskuko Steklov Institutuan. 1981az geroztik, Ukrainako Zientzien Akademiaren Tenperatura Apaleko Fisikaren eta Ingeniaritzaren B. Verkin Institutuan dihardu lanean. 1990eko abuztuan, Fields domina jaso zuen Kyotoko Matematikarien Nazioarteko Kongresuan (Japonian), kuantu-taldeetan eta zenbakien teorian egindako lanarengatik. Drinfeldek fisikarekin zerikusia duten problema matematikoak landu ditu, kuantu-taldeak, bereziki. Matematikari egindako ekarpenik garrantzitsuenak Langlands aieruaren frogatzea eta kuantu-taldeen teoriari buruz egindako lana dira. 1992an, Ukrainako Zientzietako Akademiako kide hautatu zuten.
Vladimir Drinfeld | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kharkiv, 1954ko otsailaren 14a (70 urte) |
Herrialdea | Ukraina Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Aita | Gershon Drinfeld |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moskuko Estatu Unibertsitatea (1969 - 1974) |
Hezkuntza-maila | Fisika eta Matematika zientzietan doktorea |
Tesi zuzendaria | Yuri Manin (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Alexander Stolin (en) David B. Ogilvie (en) Sergey Lysenko (en) Dmitro Olexandrovich Arinkin (en) Joaquin Teruji Thomas (en) Mitya Boyarchenko (en) Masood Kamgarpoor (en) Eugene Karolinsky (en) Tanmay Deshpande (en) Evan Philip Jenkins (en) Swarnendu Datta (en) Jonathan Wang (en) |
Hizkuntzak | ingelesa errusiera |
Irakaslea(k) | Yuri Manin (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | B Verkin Institute for Low Temperature Physics and Engineering (en) (1981 - 1999) Chicagoko Unibertsitatea (1999 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | National Academy of Sciences of Ukraine (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Frantziako Zientzien Akademia |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.