Vladimír Holan
Vladímir Holan (Praga, 1905eko irailaren 16a - 1980ko martxoaren 31) poeta eta narratzaile txekiarra izan zen.
Vladimír Holan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Praga, 1905eko irailaren 16a |
Herrialdea | Txekoslovakia |
Heriotza | Praga, 1980ko martxoaren 31 (74 urte) |
Hobiratze lekua | Olšanyko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txekiera frantsesa alemana poloniera gaztelania persiera txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, itzultzailea eta editore-laguntzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Txekoslovakiako Alderdi Komunista |
Bizitza
1911n Podolira joan zen oinarrizko ikasketak egitera. 1919an ostera ere Pragan da, eskolaratzearekin jarraitzeko. Holanen lehen lana 1926koa da: Blouznivý vějíř. 1929an Italiara joan zen eta hurrengo urtean Triumf smrti eman zuen argitara, Mallarme idazle sinbolista frantsesaren estilotik gertuko lana. 1932an hitz lauzko lehen lana sortu zuen: Kolury; urte berean ezkondu eta Život (Bizitza) aldizkarian hasi zen lanean erredaktore. Prosa idazten jarraitu zuen eta 1937 inguruan Parisen da, garaikide zituen hainbat pentsalari eta intelektual txekiarren ondoan: Josef Šíma, Bedřich Vaníček eta Antonín Kyval.
Hitleren mehatxua hor nonbait, 1938an Září 1938(1938ko iraila) lana dator, gizartetik hurbil den poesia engaitua. Espainiako poesiak erakarria eta Václav Černý hispanistaren laguntza tartean Gongoraren hainbat lan itzultzen jardun zuen. Hurrengo urteetan eten barik jarraitu zuen idazten. Nazien okupazioaren lekuko da giro horren isla jasotzen duen eta osatu zuen egunerokoa, eta 1947an, sobietarrek behin liberatuta, Tobě eta Rudoarmějci eman zituen argitara. Gerra amaituta Pragako auzo batera jo zuen eta han emango ditu hil bitarteko urteak. Holanen lana ez ei zetorren bat estatuaren ildoarekin eta bazter geratu zen. Ordutik aurrera baina bere lan onenak sortzeari ekin zion.
Holanen poesia sinboloek osatua da, eta gaua osagai garrantziatsua da haren irudikapenetan, mamu eta misterioek ezaugarritua. Ahal eta ezinaren arteko mugak, esna eta lo egotearenak, arrazoimen eta imajinazioarenak... muga horiek guztiak lanbroak dira oso Holanen poesian.
Joseba Sarrionandiak Holanen bost poema itzuli zituen euskarara, eta Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak liburuan (Pamiela, 1985) eman argitara.
Lanak
- Blouznivý vějíř – 1926
- Triumf smrti – 1930
- Vanutí – 1932
- Oblouk – 1934
- Kameni, přicházíš… – 1937
- Triumf smrti - 1930, 1936, 1948
- Září' – 1938, aussi appelé Září 1938
- Havraním brkem – 1938, 1946
- Noc z Iliady
- Španělským dělníkům
- Sen – 1939,
- Odpověď Francii
- Záhřmotí – 1940
- První testament – 1940
- Zpěv tříkrálový
- Návrat Máchův
- Lemuria
- Chór
- Cestou - (1962)
- Prostě (1954)
- Tři – (1957)
- Dík Sovětskému svazu – 1945
- Panychida – 1945
- Tobě – 1947
- Rudoarmějci – 1947
- Dokument – 1949
- Mozartiana 1963
- Strach
- Noc s Hamletem – 1964, écrit entre 1949–1956
- Noc s Ofélií 1970
- Bez názvu 1962
- Příběhy 1963
- Bolest – vydáno 1965, hommage aux amis défunts (Josef Čapek, Josef Hora, František Halas)
- Na sotnách 1967
- Asklépiovi kohouta 1970
- Předposlední 1982 -
- Sbohem? 1982
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimír Holan |
- Vladimir Holanen hainbat poema itzuli zituen Joseba Sarrionandiak. Susa-literatura.com atarian
- Izurritearen Kolonia, Milan Kunderaren artilukua, besteak beste, Holanen gainean. Literatur Kazeta, 4. zenbakia, 1987ko urtarrilla