Vjera Montenegrokoa
Vjera[1] Petrović-Njegoš (serbieraz: Вјера Петровић-Његош), Montenegroko printzesa izan zen, Petrović-Njegoš dinastiako kidea izan zen, Nikolas I.a Montenegrokoaren eta Milena Montenegrokoaren hamaikagarren (hamabietatik) seme-alaba.
Vjera Montenegrokoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Rijeka, 1887ko otsailaren 22a |
Herrialdea | Montenegroko Printzerria Serbiako Erresuma Montenegroko Erresuma Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma |
Heriotza | Antibes, 1927ko urriaren 31 (40 urte) |
Familia | |
Aita | Nikolas I.a Montenegrokoa |
Ama | Milena Montenegrokoa |
Anai-arrebak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Vjera eta bere ahizpa Xenia ez ziren Errusiako Smolny Institutuan eskolatu bere ahizpa zaharrenak bezala, etxean baizik. Polita eta dotorea zen, baina sentiberagoa eta lotsatiagoa, eta ez kementsua edo sendoa, bere aurreko ahizpak bezala.
Pintatzeko interesa zuen, baina gogoratzen da lehenago, Bar-eko portuan izandako leherketa baten biktima zaurituei laguntzeko egin zuen ahaleginagatik, domina bat eman baitzioten. Montenegro 1918an utzi zuen, bere aita kargutik kendu zutenean eta bere gurasoekin eta bere ahizpa Xeniarekin Frantzian bizitzen jarri zenean. Frantzian ere parte hartu zuen lan humanitarioan.
1927ko urriaren 31n Frantzian hil zen. San Remon lurperatu zuten bere guraso eta arrebarekin, baina, haiek bezala, bere gorpuzkiak Cetinjen lurperatu zituzten 1989an.
Arbasoak (genealogia)
Aita | Nikolas I.a Erregea Montenegrokoa |
Ama | Milena Vukotić |
Aitona (aita) | Mirko Petrović-Njegoš, Grahovoko Duke Handia |
Amona (aita) | Anastasija Martinović |
Aitona (ama) | Petar Vukotić |
Aitona (ama) | Jelena Voivodić |
Birraitona (aita; aitona) | Stanko Petrović-Njegoš |
Birramona (aita; aitona) | Krstija Vrbica |
Birraitona (aita; amona) | Drago Martinović |
Birramona (aita; amona) | Anastasija Martinović |
Aitona (ama) | Petar Vukotić |
Amona (ama) | Jelena Voivodić |
Birraitona (ama; aitona) | Petar Perkov Vukotić |
Birramona (ama; aitona) | Stana Milić |
Birraitona (ama; amona) | Tadija Voivodić |
Birraitona (ama; aitona) | Milica Pavićević |
Herenaitona (aita; birraitona) | Sava Petrović-Njegoš |
Herenamona (aita; birraintona) | Angelika Radamović |
Herenaitona (ama; birraitona) | Perko Saletin Vukotić |
Herenamona (ama; birraitona) | Rizna Rožna Nikćević |
Erreferentziak
- Bere izena, batzuetan, Verako ekaviar bertsioan aipatzen da: vera eta vjera, hegoaldeko eslaviar hizkuntzetan "fedea" esan nahi du.