Vixegradeko sarraskia
Vixegradeko sarraskia edo Vixegradeko genozidioa Vixegradeko (Bosnia-Herzegovina) bosniako zibilen aurkako hilketa masiboa izan zen, 1992ko udaberri eta uda hasieran gertatua, Bosniako gerraren hastapenetan, eta Srpska Errepublikako armadak eta poliziak egina. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiaren (ICTY) arabera, 3.000 bosniako hil zituzten, 600 emakume eta 119 ume barne.[1] ICTYren esanetan, "Vixegradek Bosniako gerrako garbiketa etniko kanpaina errukigabe eta erabatekoenetako bat pairatu zuen".[2]
Vixegradeko sarraskia | |
---|---|
Mota | sarraski |
Honen parte da | Bosniako gerra |
Data | 1992 |
Kokaleku | Vixegrad |
Desagertutako Pertsonen Bosniako Institutuaren arabera, 1992ko apirilaren eta ekainaren artean Srpska Errepublikako armadako kideek 1.661 zibil hil eta haien gorpuak Drina ibaira bota zituzten.[3] Bizirik atera zirenak beren etxeetatik egotziak izan ziren. Vixegradeko sarraskia, Srebrenicakoa baino askoz lehenago gertatua, Radovan Karadžićek eta Ratko Mladićek zuzendutako ekialdeko Bosniako genozidioaren hezurmamitzea izan zen.[4]
ICTYk Beli Orlovi ("Arrano Zuriak") talde paramilitarreko hiru kide, Milan Lukić, Sredoje Lukić eta Mitar Vasiljević, epaitu eta kondenatu zituen "zibil musulman ugari, tartean ume, emakume eta zaharrak, hiltzeagatik". Epaian frogatutzat jotzen da talde horrek ehunka krimen (hilketak, torturak, jipoiak, arpilatzeak eta ondasunen suntsipenak) egin zituela Vixegraden.[5][6][7]
Erreferentziak
- What is the Visegrad Genocide?. Visegrad Genocide Memories, genocideinvisegrad.wordpress.com (Noiz kontsultatua: 2011-8-18).
- Judgment in the Case "The Prosecutor v. Mitar Vasiljevic" Accused Sentenced to 20 Years Imprisonment. icty.org (Noiz kontsultatua: 2011-8-18).
- IDC: Podrinje victim statistics. idc.org.ba, web.archive.org-en gordea (Noiz kontsultatua: 2022-1-6).
- Congressman John Olver: Remembering the Victims of Genocide in Bosnia. genocideinvisegrad.wordpress.com (Noiz kontsultatua: 2011-8-18).
- Milan Lukić-en eta Sredoje Lukić-en aurkako epaia. icty.org (Noiz kontsultatua: 2011-8-18).
- Mitar Vasiljević-en aurkako epaia. icty.org (Noiz kontsultatua: 2011-8-18).
- Milan Lukić, Sredoje Lukić eta Mitar Vasiljević-en aurkako akusazioa. icty.org (Noiz kontsultatua: 2011-8-18).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Visegrad Genocide Memories, genocideinvisegrad.wordpress.com