Viviane Forrester
Viviane Forrester (Paris, 1925eko irailaren 29a – 2013ko apirilaren 30a) saiakeragile, eleberrigile, kazetari eta literatur kritikaria izan zen.
Viviane Forrester | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Viviane Dreyfus |
Jaiotza | Parisko 16. barrutia, 1925eko irailaren 29a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 7. barrutia, 2013ko apirilaren 30a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta literatura-kritikaria |
Enplegatzailea(k) | Le Nouvel Obs (en) Le Monde |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Viviane Dreyfus izan zuen gaztetan eta familia judu frantses batean jaio zen. Gerra-garaian erbesteratu ondoren, Simon Stoloffekin ezkondu zen, eta harekin bi seme-alaba izan zituen. Dibortziatu ondoren, John Forresterrekin ezkondu zen - urte batzuk geroago banandu ziren, baina inoiz ez ziren dibortziatu.[1] Le Monde, Le Nouvel Observateur eta Quinzaine littérairerako lan egin zuen eta Prix Feminaren epaimahaiko kide izan zen. Nazioartean ospetsu egin zen Virginia Woolfen idazleari buruzko liburuarekin (Prix Goncourt 2009) eta batez ere politikaz idatzitako liburuekin.[2] L'horreur économique eta Une étrange dictature liburuetan kapitalismoaren globalizazioa kritikatu zuen. Nazioarteko bestseller horiek merkatu librearen dogmari egin zioten eraso bereziki, langabeentzako alienazioa eta zoritxarra nabarmenduz.
Sariak
2009an Goncourt de la Biographie saria irabazi zuen Virginia Woolfen biografiagatik. [4] Gainera, Prix Femina de l'essai saria irabazi zuen 1983an Van Gogh-en biografiagatik eta Prix Médicis de l'essai 1996an L'horreur économique lanagatik. 1992an Prix Feminako epaimahaikide izan zen.
Lanak
|
|