Viva Zapata!
Viva Zapata! (euskaraz Gora Zapata!) 1952ko Elia Kazan greziar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako biografia film bat da. Edgcomb Pinchon idazlearen Zapata the Unconquerable liburuan oinarritua dago. Gidoia John Steinbeck idazleak idatzi zuen. Marlon Brando, Jean Peters eta Anthony Quinn aktoreek antzeztu zuten.
Viva Zapata! | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1952 |
Izenburua | Viva Zapata! |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | deskarga digitala eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa, film dramatikoa eta gerra-filma |
Iraupena | 113 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Grabazio lekua(k) | Mexiko Berria, Mexiko, Colorado eta Roma (Texas) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Elia Kazan |
Gidoigilea(k) | John Steinbeck |
Antzezlea(k) | |
Marlon Brando (Emiliano Zapata) Jean Peters (en) ![]() Anthony Quinn Joseph Wiseman Alan Reed (en) ![]() Margo (en) ![]() Mildred Dunnock (en) ![]() Frank Silvera Abner Biberman (en) ![]() Henry Silva Arnold Moss (en) ![]() Fay Roope (Porfirio Díaz) Nestor Paiva Richard Garrick George J. Lewis Frank de Kova (en) ![]() Fred Sadoff Ric Roman Rico Alaniz Peter Mamakos Larry Duran Philip Van Zandt (en) ![]() Florenz Ames Alex Montoya | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Darryl F. Zanuck |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | Barbara McLean |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alex North |
Argazki-zuzendaria | Joseph MacDonald |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko |
Argumentu nagusia | Mexikoko Iraultza |
Historia | |
Jasotako sariak | Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 25. Oscar Sariak |
Nominazioak | Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 25. Oscar Sariak Anthony Quinn Academy Award for Best Art Direction, Black and White (en) ![]() 25. Oscar Sariak Lyle R. Wheeler (en) ![]() ![]() ![]() ![]() Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 25. Oscar Sariak John Steinbeck Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 25. Oscar Sariak Marlon Brando Academy Award for Best Original Dramatic or Comedy Score (en) ![]() 25. Oscar Sariak Alex North |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bost Oscar Sari jaso eta Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Anthony Quinn) irabazi zuen. Beste lau izendapenak honakoak izan ziren: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Marlon Brando), Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (John Steinbeck), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Lyle R. Wheeler, Leland Fuller, Thomas Little eta Claude E. Carpenter) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Alex North).
Argumentua
Emiliano Zapata (1879-1919) mexikar iraultzaile ospetsuak herrialde osoa Porfirio Díaz presidentearen diktaduraren aurka altxarazi zuen. Istorioak buruzagi iraultzaileak ere boterera iristean ustelduz doazela ikusarazten saiatzen da.
Aktoreak
- Marlon Brando: Emiliano Zapata
- Jean Peters: Josefa Zapata, Zapataren emaztea
- Anthony Quinn: Eufemio Zapata
- Joseph Wiseman: Fernando Aguirre
- Arnold Moss: Nacio jauna
- Alan Reed: Pancho Villa
- Margo: Soldadera
- Harold Gordon: Francisco Indalecio Madero
- Lou Gilbert: Pablo
- Frank Silvera: Victoriano Huerta
- Florenz Ames: Espejo jauna
- Richard Garrick: Jeneral zaharra
- Fay Roope: Porfirio Díaz
- Mildred Dunnock: Espejo andrea
- Henry Silva: Hernandez, Zapata 'presidenteari' erronka luzatzen dion nekazaria
Kanpo estekak
- Viva Zapata! filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)