Vittorio Alfieri
Vittorio Alfieri kondea (vitˈtɔrjo alˈfjɛri ahoskatua; Asti, Piemonte, 1749ko urtarrilaren 16a - Florentzia, 1803ko urriaren 8a) italiar antzerkigile eta olerkari izan zen. Europan zehar bidaiatu ondoren (1767-1772), Turina itzulirik literaturari lotu zitzaion behin betiko. Bere literatura-lanak Risorgimentoko giroa sortzen lagundu zuen. Plutarkoren Bizitza paraleloak eraginiko zirrarak tragediak idaztera bultzatu zuen (hemeretzi guztira, 1774tik 1787ra). Hasieran, Frantziako Iraultzaren aldekoa izan bazen ere, gerora haren aurka bihurtu zen, eta frantziarren aurkako kritika gogorra idatziz (Il Misogallo). Maitasunezko bizitza eta idazle-kezkak zuzenki adierazi zituen bere lan lirikoan. Zenbait idazki politiko plazaratu zituen: Tiraniari buruz (1779), Printzea eta literaturari buruz (1786). Alfieriren literatura alderdirik behinena eta gaurkotasunik galdu ez duena antzerkia da: Saul, Felipe, Polinize, Antigona, Agamemnon, Virginia, Oreste, etab. Tragedia hauek harrera ezin hobea izan zuten Italian, antzerti nazional baten piztuera baitzekarten; gai klasikoak erabiliz, askatasun politiko eta moralaren defentsa aldarrikatzen dute, eta eragin handia izan dute erromantikoengan. Bere autobiografia, Vita (1803, Bizitza), hil ondoan argitaratua, da egile honen lan nagusia.
Vittorio Alfieri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Asti, 1749ko urtarrilaren 16a |
Herrialdea | Sardiniako Erresuma |
Heriotza | Florentzia, 1803ko urriaren 8a (54 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Croce |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Leinua | House of Alfieri (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, poeta, idazlea, aktorea, itzultzailea, antzerki aktorea, filosofoa, arte-historialaria eta aristokrata |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Accademia delle Scienze di Torino |
Mugimendua | Klasizismoa |
fondazionealfieri.it | |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vittorio Alfieri |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.