Vittorio Adorni
Vittorio Adorni (San Lazzaro di Parma, 1937ko azaroaren 14a - Parma, 2022ko abenduaren 24a) italiar txirrindulari bat izan zen, profesionala 1961 eta 1970 artean, denbora horretan 60 garaipen lortu zituelarik.
Vittorio Adorni | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Parma, 1937ko azaroaren 14a |
Herrialdea | Italia |
Lehen hizkuntza | italiera |
Heriotza | Parma, 2022ko abenduaren 24a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista aurkezlea, txirrindularia eta kirol zuzendaria |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Salvarani | 1964-1966 |
Salamini-Luxor TV (en) | 1967-1967 |
Faemino-Faema | 1968-1968 |
Scic | 1969-1970 |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 74 kilogramo |
Altuera | 184 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Nazioarteko Olinpiar Batzordea |
1968ko Munduko Txirrindularitza Txapelketa irabazi zuen, Imolan jokatu zena. Italiako Giroko liderraren maglia arrosa 19 egunez eraman zuen, 1965eko Italiako Giroa irabaztea lortuz, Italo Zilioli eta Felice Gimondiren aurretik. 1963 eta 1968ko edizioetan 2. eta 1964 eta 1967koetan 4. ere izan zen.
Txirrindularitza aktibotik erretiratu ondoren, telebistako komentarista eta kirol zuzendari izan zen zenbait urtez, Salvarani eta Bianchi taldeak zuzenduz. Ondoren, Nazioarteko Txirrindularitza Batasuneko direktibako kide izan zen.
Palmaresa
1961
- San Geo Kopa
1962
- 5. Italiako Giroan eta etapa 1
- Etapa 1 Sardiniako Giroan
1963
- 2. Italiako Giroan eta 2 etapa
- Giro dei Quatro Cantoni
- 2 etapa Sardiniako Giroan
- 3. Lieja-Bastogne-Liejan
1964
- 4. Italiako Giroan eta 2 etapa
- Sardiniako Giroa
- 2. Munduko Txirrindularitza txapelketan
- 3. Lieja-Bastogne-Liejan
1965
- Italiako Giroa eta 3 etapa
- Romandiako Tourra eta 2 etapa
- 2. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan
- 2. Lieja-Bastogne-Liejan
1966
- 7. Italiako Giroan eta etapa 1
- Belgikako Itzulia eta etapa 1
- Cynar Sari Nagusia
- Paris-Nizako etapa 1
- Sardiniako Giroan etapa 1
1967
- 4. Italiako Giroan eta etapa 1
- Romandiako Tourra eta etapa 1
- 3. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan
- Bernocchi Kopa
- 2. Campaniako Giroan
1968
- 2. Italiako Giroan
- Munduko Txirrindularitza txapelketa
- Baden-Badengo Sari Nagusia (Ferdinand Brackerekin)
- Larcianoko Zirkuitua
- 5. Espainiako Vueltan
1969
- Etapa 1 Italiako Giroan
- Suitzako Itzulia eta 2 etapa
- Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Reggio Calabriako Giroa
- 2 etapa Romandiako Tourrean
- Tirreno-Adriatikoko etapa 1
- Sassari-Cagliari
1970
- Etapa 1 Romandiako Tourrean
- 10. Italiako Giroan
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
Itzuli Handia | 1961 | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | 28. | 5. | 2. | 4. | 1. | 7. | 4. | 2. | 12. | 10. |
Frantziako Tourra | — | UT | — | 10. | UT | — | — | — | — | — |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | — | — | 5. | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Vittorio Adorni - ProCyclingStats
Aurrekoa Jacques Anquetil |
Italiako Giroaren irabazlea 1965 |
Ondorengoa Gianni Motta |
Aurrekoa Eddy Merckx |
Munduko Txirrindularitza Txapelduna 1968 |
Ondorengoa Harm Ottenbros |