Vitruvio
Marko Vitruvio Polio, latinez Marcus Vitruvius Pollio, (K.a. 80/70 inguru - K.a. 25) arkitekto, ingeniari eta idazle erromatarra izan zen, De architectura libri decem idatzi zuen liburuagatik ezaguna.
Vitruvio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marcus Vitruvius Pollio |
Jaiotza | Erromatar Errepublika, K.a. 80 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Lehen hizkuntza | latina |
Heriotza | K.a. 15 (64/65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta idazlea |
Lantokia(k) | Italia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Biografia
Zesarren ingeniaria izan zen gaztaroan, eta zerbitzu hau utzi zuenenan, arkitektura zibilean aritu zen. Garai honetakoa da bere lan ezagun bakarra, Fanumgo basilika, Italian. Ezagutzen den arkitektura tratatu zaharrenaren egilea da, antzinako garai klasikoko bakarra, De architectura libri decem, euskaraz Arkitekturaz gisa itzulia izan dena[1].
Haren bizitzari buruz ezer gutxi gehiago dakigu. Hortaz, pertsonai misteriotsua dugu, eta badago Vitruvio Marko Agripa bera izan zela ziurtatu duenik[2].
Arkitekturaz
Liburu hori oso garrantzi handikoa da: izan ere, garai hartan arkitekturari buruz idatzi ziren liburuen artean, gaur arte heldu den bakarra da. XV. mendea arte ez zen antzekorik idatzi, eta XX. mendean arkitektura modernoa abiatu zen arte baliagarria izan dira aipatzen dituen neurri eta aholku teknikoak.
Liburuan dioenez, arkitektura hiru printzipio nagusitan oinarritzen da: Firmitas, Utilitas, Venustas (Sendotasuna, Erabilgarritasuna, Edertasuna). Arkitektura, beraz, hiru osagai horien orekan aurki daiteke eta oreka hortatik kanpo, ez dago benetako arkitekturarik.