Vitim
Vitim[1] (buriateraz eta errusieraz: Витим, translit.: Vitim, sakheraz: Виитим, Viitim; evenkeraz: Витым, Witym) ekialdeko Siberiako ibaia da, Errusiako Buriatia, Zabaikalski kraia eta Irkutsk oblasta zeharkatzen dituena. Lenaren ibaiadar nagusietako bat da. 1.978 km luze da, eta 227.000 km2ko ibai-arroa hartzen du.
Vitim Витим (ru, bu) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.837 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 59°27′10″N 112°35′49″E |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako errepublikak | Jakutia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 225.000 km² |
Arro hidrografikoa | Lena basin (en) |
Ur-emaria | 1.520 m³/s |
Bokalea () | Lena |
Geografia
Ikat mendien ekialdeko hegalean du iturburua, Buriatiako Bagdarin herritik hurbil[2]. Vitimeko ordokia zeharkatu ondoren, Jablonovy eta Stanovoi mendiguneak inguratzen ditu. Vitim hirian Lena ibaiarekin bat egiten du, delta bat eratuz[2]. 278 km-tan ontziz ibil daiteke.
Ibai ertzeko herri nagusiak Bodaibo eta Vitim dira.
Hidrometria
Vitim ibaiaren emaria 1936-1990 bitartean neurtua izan da Bodaibon (Lenara isuri baino 280 km lehenago)[3][4]. Gune horretan, drainatutako eremuak 186.000 km² ditu, arro osoaren % 83. Urteko batez besteko emaria 1.562 m³/s da; emari handiena ekainean du (5.017 m³/s) eta txikiena martxoan (82 m³/s).
Vitim ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Bodaibon neurtuak
Datuak: 1936 eta 1990 artean
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- Vitim River Global.britannica.com
- Vitim Bodaibon Rims.unh.edu
- Vitim Bodaibon Webworld.unesco.org