Vita Sackville-West
Victoria Mary Sackville-West edo Vita (Sevenoaks-eko Knole House-en, Kent, 1892ko martxoaren 9a – Sissinghursteko gaztelua, Kent, 1962ko ekainaren 2an), Vita Sackville-West izenekoa, Ingeles idazlea eta lorategi diseinatzailea izan zen, ijito jatorriduna. Bloomsbury-ko Taldearen kidea. The Observer-en idazten zuen.
Vita Sackville-West | |
---|---|
(1916) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Victoria Mary Sackville-West |
Jaiotza | Knole House (en) , 1892ko martxoaren 9a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Sissinghursteko gaztelua, 1962ko ekainaren 2a (70 urte) |
Familia | |
Aita | Lionel Sackville-West, 3rd Baron Sackville |
Ama | Victoria Sackville-West |
Ezkontidea(k) | Harold Nicolson (1913ko urriaren 1a - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hortikultorea, idazlea, poeta, lorezaina eta biografoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Bloomsburyko Taldea |
Genero artistikoa | Prosa olerkigintza |
Biografia
Sackvilleko hirugarren baroiaren eta bere emazte eta lehengusinaren alaba, Victoria. Hogeitabat urte zituela, Harold George Nicolson, idazle, politikariarekin ezkondu zen, diplomatiko lanak egiten zituena Konstantinoplan. Bi seme izan zituzten eta bikote irekia izan zirela jakina da, Victoriak maitale ezagunak izan zituen, adibide gisa Rosamund Grosvenor, Violet Trefusis, Hilda Matheson, Olive Rinder eta Virginia Woolf, eleberrigile ospetsuaren Orlando inspiratu zuen.[1][2][3][4]
The earth-ek (Lurra), haren poema narratibo luzeari esket Hawthornden Saria irabazi zuen 1927an. 1933. urtean berriro irabazi zuen Collected Poems-ekin (Bildutako olerkiak), eta orain arte saria bi aldiz irabazi duen bakarra da. Sissinghurst-en, Kent-en, bere lorategia sortu zuen, Sissinghursteko gazteluari atze-oihala eskaintzen diona.[1][3]
Obra
Emakume ezagunen biografiak idatzi zituen, hala nola, Aphra Behn eta Teresa Ávilakoa-ren biografia. Bere amonari, Málagako dantzaria zena, Josefa Durán (1830-1871), liburu bat eskaini zion, Pepita.[2][3]
Biografiak
- Pepita (1937)
- Joana Arc-ekoa (1936)
- The Eagle and the Dove (1943),
Eleberriak
- The Edwardians (1930)
- All Passion Spent (1931)
Poemak
- The earth
- Collected Poems
Sariak eta Aitortzak
- 1927an, Hawthornden Saria.
- 1933an, Hawthornden Saria.
- Ohorezko Lagunen Ordenaren kidea.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «101 mujeres gitanas pa’ construir tu feminismo» pikara magazine 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-02-11).
- La esencia de Orlando, Vita Sackville-West (1892-1962). (Noiz kontsultatua: 2022-02-11).
- (Gaztelaniaz) «Sackville-West: mujer sobre mujer» ELMUNDO 2016-11-19 (Noiz kontsultatua: 2022-02-11).
- (Gaztelaniaz) «A los alrededores de Vita» pikara magazine 2014-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-02-11).