Vistula

Vistula[1] (polonieraz: Wisła; alemanez: Weichsel) Poloniako ibairik luzeena da. 1.047 kilometro luze da, eta 194.424 kilometro koadroko arroa drainatzen du, 168.699 kilometro koadro Polonian, eta gainerakoa Bielorrusia, Ukraina eta Eslovakian.

Vistula
Wisła (pl), Weichsel (de)
Datu orokorrak
Motaibai eta Ibai nagusi
Luzera1.047 km
Geografia
Map
Koordenatuak49°36′15″N 19°00′05″E
Estatu burujabe Polonia
Voivoderria Polonia Txikiko voivoderria
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera198.500 km²
Arro hidrografikoaVistula basin (en) Itzuli
Ur-emaria1.080 m³/s
LakuakCzerniańskie Lake (en) Itzuli, Goczałkowice Reservoir (en) Itzuli eta Włocławek Reservoir (en) Itzuli
IturburuaBarania Góra (en) Itzuli
Bokalea
()
Gdańskeko golkoa

Geografia

Mendebaldeko Beskide mendietan du iturburua, Poloniako hegoaldean, Txekiar Errepublikako mugatik hurbil. Krakovia hiritik igaro ondoren, San ibaiaren ura hartzen du, eta iparraldera egiten du. Varsovia igarota Mendebaldeko Bug ibaiaren ura hartu eta Bydgoszcz hirira heltzen da. Ubide batek Oder ibaiarekin lotzen du eta iparraldera egiten du. Gdańskeko golkoan du ahoa.

Izoztuta egon ohi da urtarrilean eta otsailean, eta urte osoan zehar ibil daiteke ontziz bi hilabete horietan izan ezik. Poloniako zenbait hiri garrantzitsu haren ertzean daude: Krakovia, Sandomierz, Varsovia, Płock, Włocławek, Toruń, Bydgoszcz, Świecie, Tczew eta Gdańsk besteak beste.

Erreferentziak

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-11).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vistula Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.