Visconti
Visconti leinua Italia iparraldeko familia noble bat izan zen. Leinu honen sortzailea izan zen Ottone Viscontik Milango hiri-estatuaren kontrola bere etsaiak ziren Della Torre familiakoak garaitu hartu zuen 1277an.
Viscontitarrek Milan gobernatu zuten Erdi Aroan eta Pizkundearen lehen urteetan, lehenik Milango jaun bezala, ondoren, 1395etik, Milango duke bezala. Leinu hau Filippo Maria Viscontiren heriotzarekin amaitu zen 1447an, bere oinordekoa, tarte errepublikar baten ondoren, bere suhi Francesco Sforza izan zelarik.
Mateo I.aren anaia den Ubertogandik sortzen da Modroneko dukeen alboko adarra. Familia honetakoa da Luchino Visconti zinegilea, neoerrealismo italiarreko zine zuzendari garrantzitsuenetako bat.
Milango gobernariak
- Ottone Visconti, Milango artzapezpikua (1277-1294)
- Mateo I.a Visconti (1294-1302 eta 1311-1322)
- Galeazzo I.a Visconti (1322-1327)
- Azzone Visconti (1329-1339)
- Luchino I.a Visconti (1339-1349)
- Bernabe Visconti (1349-1385)
- Galeazzo II.a Visconti (1349-1378)
- Mateo II.a Visconti (1349-1355)
- Gian Galeazzo Visconti (1378-1402)
- Giovanni Maria Visconti (1402-1412)
- Filippo Maria Visconti (1412-1447)
Familiako beste kide batzuk
- Stefano Visconti
- Bianca Maria Visconti
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.