Visage
Visage synthpop talde britainiarra izan zen, Londresen 1978an sortua. Banda hertsiki identifikatu zen 1980aren hasierako modako erromantiko berrien mugimenduarekin, eta ezagunak egin ziren bereziki 1980aren amaieran kaleratu zuten Fade to Grey arrakastagatik. .
Visage | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Newport |
Musika mota | synthpop eta new wave musika |
Urteak | 1978 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Polydor Records |
Steve Strange (en) Rusty Egan (en) Midge Ure Billy Currie John McGeoch Barry Adamson | |
Informazio gehigarria | |
visage.cc | |
Historia
Midge Ure eta Rusty Egan kide fundatzaileak Visage osatzen hasi ziren, Egan DJ gisa aritzen zen klubetan jotzeko asmoz. Steve Strange ahotsa eta taldearen aurpegia izango zena Londresko Soho barrutiko kluben eszenan aurkitu zuten, lehenago The Moors Murderers eta The Photons punk/new wave taldeetan egon zen mutila.
Hurrengo gehikuntzak izan ziren Ultravox taldeko teklista Billy Currie eta Magazine postpunk taldeko hiru lagun: John McGeoch gitarra-jolea, Dave Formula teklista eta Barry Adamson baxu-jolea.[1][2] Martin Rushent ekoizleak bandaren materialaren zati bat entzun zuen eta Visagek bere lehen albuma grabatu zuen Rushent-en estudioan, 1979an. Aldi berean taldeko Strane eta Egan gau tematikoak antolatzen hasi ziren Blitz klubean Lonfresko Covent Gardenen, eta New Romantics estetika eta mugimendua horren inguruan jasi zen. 1980. urtearen erdialdean, David Bowie bera joaten hasi zen klubera, eta Ashes to Ashes sortu zuenean Erromantiko Berrien mugimenduak izen klasiko (Bowie) zein berriak (Visage) zituen jada.
1980ko lehen erdian izan zuten arrakasta Visagekoek. Erresuma Batuan Top 20ko bi disko (Visage eta The Anvil) eta Top 30eko bost single lortu zituzten, hirugarren diskoak (Beat Boy) porrot egin baino lehen. Jarraian, Visage desegin egin zen 1985ean.
Taldeak, hala ere, berragerpen zenbait egin ditu 21. mendean, Steve Strange kantaria marka gisa berreskuratu zuelarik izena, eta disko bi ere kaleratu ziren, bigarrena 2015ean Strange bihotzekoak jota hil eta bederatzi hilabetera.
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Visage (band)» artikulutik itzulia izan da, 2022-04-28 data duen 1085096830 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-04-28 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- Ankeny, Jason. «Visage | Biography | AllMusic» AllMusic.
- Ming Lai, Chi. (2 April 2010). «The Electricity Club | Visage Rusty Egan Interview» The Electricity Club.