Virtaal
Virtaal (afrikaanseko hitz-joko bat da, "hizkuntzarentzat", "itzultzeko" esanahia-edo duen hitz jokoa) lokalizazioak kudeatzeko tresna sinple eta erabilerraza da, itzultzaileen produktibitateari begira garatua. Translate Toolkitaren gainean dago garatua, Pythonen beraz, eta plataforma-anitza da (OS X, Windows, GNU/Linux).
Virtaal | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2007 |
Azken bertsioa | 0.7.1 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | Python |
Irakur dezake | Plataforma-anitz |
GUI tresnak | GTK |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU General Public License |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
http://docs.translatehouse.org/projects/virtaal/en/latest/ |
Ezaugarriak
- Fitxategi formatuak: PO, MO, XLIFF, TMX, TBX, TS eta beste batzuk ere onartzen ditu
- Itzulpen-unitateak iragazteko aukerak: osatu gabeko itzulpenak, sarrera guztiak, bilaketa (adierazpen erregularrekin, bilatu eta ordeztu, ...)
- Kalitate-egiaztapenak, lokalizazioetan burutu daitezkeen ohiko erroreak itzuli ahala detektatzeko.
- Unitateen arteko nabigazio azkarra teklatu bidez (
Ktrl + gezia gora
,Ktrl + gezia behera
) - Fitxategiak txantiloi berrietara (POT) eguneratzeko bide zuzena
- Jatorrizko testua helburu-hizkuntzara kopiatzean (
Alt + gezia behera
) puntuazio-arauak kontuan hartzen dira - Aurreko itzulpenak berrerabiltzeko aukera. Iturburuak hainbat izan daitezke: itzulpen-memorien zerbitzari bat, Open-tran.eu, itzulpen automatikoko zerbitzuak (Apertium, Opentrad, ...)
- Hitzak automatikoki osatzea (OpenOffice.org-en eran)
- Ortografia-egiaztatzailea
- XML etiketak nabarmentzen ditu
Lokalizazioa
Librezale.eus taldeko boluntarioei esker, Virtaal euskaraz ere badago[1]. Hura instalatzeko, GNU/Linuxeko bertsio batzuetan kontsolan sudo apt-get install virtaal, yum install virtaal edo antzeko zerbait[2] idatzi behar da. Azken bertsioarekin lan egin nahi izanez gero, GNU/Linuxen zein Windowsen edo Mac-en, deskargatu aplikazioa hemendik.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.