Virginia Techeko sarraskia
Virginia Techeko sarraskia (Blacksburg, Virginia, AEB, 2007ko apirilaren 16a) Virginia Tech deritzon Virginiako Institutu Politeknikoa eta Unibertsitate Publikoan izandako hilketa masibo bat da. Zorigaiztoko gertaera honetan, 33 pertsonek galdu zuten bizia, tiroketari hasiera eman zion autorea barne eta 29 pertsona larri zaurituta geratu ziren. Ameriketako Estatu Batuetako unibertsitateko historiaren unerik latzenetakoa izan da.
Virginia Techeko sarraskia | ||
---|---|---|
Mota | School shooting (en) murder–suicide (en) masa hilketa tiroketa masibo | |
Data | 2007ko apirilaren 16a | |
Kokaleku | Virginia Tech (en) | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |
Parte-hartzaileak | Seung-Hui Cho (en)
| |
Helburu | Virginia Tech (en) | |
Pertsona hilak | 33 | |
Pertsona zaurituak | 25 | |
Sarraskiaren egilea Cho Seung-Hui izan zen, Virginian hezitako Ingeles literatura ikasten zuen hegokorearra eta unibertsitatean bizi zena.
Gertaerak
Lehenengo tiroa 07:15ak aldera gertatu zen West Ambler Johnston Halleko ikasle egoitzako logeletan. 800 bat ikasle berri zeuden han eta bi pertsona hil ziren hasiera honetan.
Bi ordu geroago, Seung-Huik Norris Hallen hasi zen tiroka, hasierako geletatik 600 metrora, Ingeniaritzako eraikuntzan, eta 30 pertsona hil eta 29 zauritu arte ez zen geratu. Hiltzaileak 2 arma erabili zituen: 9mmko Glock 19 bat eta 22 kalibreko Walther P22 bat. Ikasleek, alde egin nahian, eraikuntzaren leihoetatik egin zuten salto. Egoeraren berri izan bezain pronto, unibertsitateak klaseak bertan behera utzi eta ikasleei logeletan egoteko eta leihoetan ez agertzeko aholkua eman zien.
Hasiera batean 2 erasotzaile ote ziren susmoa izan zen, baina badirudi dena batek egin zuela; ikertzaileek ez dute oraindik argitu erasotzailea nola ezkutatu zen 2 ordu horietan eta nola mugitu zen distantzia horretan. Egia esan, apirilaren 2 eta 13an ere unibertsitatean bonba jakinarazpenak jaso zituzten eta, gertakizun hauen egunean, alerta haiek egin zituena harrapatzen laguntzen zuenarentzako 5.000 euroko saria eskainita zegoen. Oraindik ez dakigu, gertakizun hauek Cho Seung-Huirekin zerikusia duen ala ez.
Hiltzailea
Poliziaz inguratuta eta irtenbiderik gabe, Seung-Huik bere buruaz beste egin zuen. Unibertsitatean hurrengo egunean eman zuen haren berri eta unibertsitateko campusean bizi zen ikasle bat zela argitu zuen. Poliziak esan zuenez, azken urtean zegoen 23 urteko ikasle hegokorearra zen.
Planifikazioa
Los Angeles Times egunkariaren arabera, Seung-Huik aste pare bat, behintzat, egon zen erasoa planifikatzen eta tarte horretan erosi zituen bi pistolak. Ziurrenik, aspalditik izango zuen asmoa eta hor erabaki zuen benetan gauzatzea.
NBCra bidalitako manifestua
Tiroketa batetik bestera geratu ziren 2 orduetan, hiltzailea New Yorkeko NBCra bere berri bidali zuen. Ez zuen helbidea ondo jarri eta berandu iritsi zen; horrela, arreta jartzerik ez zen izan , sarraskia egin baino lehen. Manifestu bat, argazkiak eta bideoak bidali zituen, gizarteari zion gorrotoa adieraziz. Cho Seung-Huik beti hitz egiten dion zuzen-zuzen kamerari:
- Ez neukan zertan egin beharrik. Alde egin nezakeen, desagertu... Baina ez, ez dut gehiago alde egingo. Ez naiz horietakoa. Nire umeegatik, zuek izurratu zenituzten nire senideegatik, beraiegatik egin nuen... Unea iritsi zenean, egin nuen. Ez nuen beste aukerarik
- 100 bilioi aukera izan duzue gaurkoari ekiditeko, baina ez. Nire odola isurtzea erabaki duzue.
Era horretako 27 fitxategi zeuden DVDan, 10 minutu denera.
Cho Seung-Huik 43 argazki ere bidali zituen, denetan kamera edo bere burua pistolaz apuntatzen.
Apirilaren 16a, astelehena: Kronologia
- 07:19- 911k, Virgini Techeko polizia pribatuak dei bat jaso zuen, West Ambler Johnston Hallen tiroak entzun zituztela esanez. Hildako bat eta zauritu bat.
- 08:00-9:30- Hiltzaileak etengabeko tiroketa egin zuen Norris Halleko Ingeniaritzako eraikinean.
- 09:01- Cho Seung-Huik -Ismail Ax sinatu zuen- paketea bidali zion New Yorkeko NBCri. Bertan zihoan bere azken manifestua.
- 09:05- Norris Hall barruan ikusi zuten hiltzailea, eraikinaren ateak barrutik kateatzen.
- 09:26- Harrapatuta geratu zirenak, elkarri eta kanpokoei korreo elektronikoak bidaltzen aritu ziren, campusean tiroak zeudela abisatuz.
- 12:00- Prentsaurreko batean eman zuten lehen emaitza larria: 21 pertsona hildako eta 28 zauritu.
- 15:40- Unibertsitateak 22 hildako zirela konfirmatu zuen.
- 16:01- George W. Bush presidenteak Etxe Zuritik hitz egin zuen sarraskiaz.
- 16:42- Unibertsitateak hildakoak 33 direla esan zuen, hiltzailea barne.
Biktimak
Hiltzailea kenduta, 61 pertsonek jasan zituzten tiroak: 32 hil egin ziren eta 29 zaurituta geratu ziren.
Lehenengo tiroketa: West Ambler Johnston Hall
Bi ikasle izan ziren:
- Emily J. Hilscher, 19, Woodvilleko 1. urteko ikaslea, Rappahannockeko konderria, Virginia.
- Ryan Clark, 22, Martínezeko Biologia, Ingelesa eta Psikologia ikaslea, Georgia. Logelara joan zen ea zer gertatzen zen ikustera eta hiltzailearekin egin zuen topo.
Bigarren tiroketa: Norris Hall Ingeniariako eraikina
Ikasleak:
- Ross Abdallah Alameddine, Saugus, Massachusetts, 2. urtekoa.
- Brian Bluhm, Ingeniaritza Zibilean graduatutako ikaslea.
- Austin Cloyd, 19, frantsesa eta Nazioarteko Ikasketak burutzen ari zena.
- Matthew Gwaltney, 24, Virginia. Ingeniaritza Zibila eta Ingurunekoan graduatua.
- Caitlin Hammaren, 2. urtekoa, Frantsesa eta Nazioarteko Ikasketak egiten ari zena.
- Jeremy Herbstritt, 27, Pentsilvania. Biokimika, biologia Molekular eta Ingeniaritza Zibilean lizentziatua.
- Rachael Hill, 18, 1. mailako ikaslea Biologian.
- Matthew Laporte, Dumont, New Jersey, 1. mailakoa.
- Jarrett Lane, Narrows, Virginia, Ingeniaritza Zibileko azken urteko ikaslea.
- Henry Lee, Roanoke, Virginia, Ingeniaria Informatikoa ikasten ari zen 1. mailan.
- Partahi Lumbantoruan, 34, Indonesia. Ingeniaritza Zibilen doktoratzen ari zen.
- Lauren McCain, 20, Hampton, Virginia. 1. mailakoa
- Juan Ortiz Ortiz, Puerto Rico. Ingeniaritza Zibilean graduatutako ikaslea.
- Minal Panchal, 26, Bombay, India. Eraikin diseinatzaile izateko ikasten. 1. maila.
- Daniel Pérez Cueva, Peru. Nazioarteko Harremanak ikasten.
- Erin Peterson, 1. mailakoa.
- Michael Pohle, 23, Flemington, New Jersey. Biologia 5. maila ikasten.[21]
- Julia Pryde, 23, Middletown, New Jersey. Unibertsitateko Sistema Biologikoen Departamentukoa.
- Mary Karen Read, Annandale, Virginia. 1. mailakoa.
- Reema Samaha, Centreville, Virginia. 1. mailakoa.
- Waleed Shaalan, Egipto.
- Leslie Sherman, Springfield, Virginia. Historia eta Nazioarteko Ikasketak egiten ari zen. 2. maila.
- Maxine Turner, Vienna, Virginia. Ingeniaria Kimikoa azken urtea ari zen ikasten.
- Daniel O'Neil, Lincoln, Rhode Island.
- Nicole White, 20, Smithfield, Virginia. Nazioarteko Ikasketak eta Alemaniera ikasten ari zen.
Irakasleak
- Christopher Jamie Bishop, 35, Instructor, Atzerriko hizkuntzak eta Literatura (Alemán).
- Jocelyne Couture-Nowak, Montréal, Quebec, Canadá, Atzerriko hizkuntzak.
- Kevin Granata, 45, Ingeniaria eta Mekanikako Zientziak.
- Liviu Librescu, 76, Ingeniaria eta Mekanikako Zientziak eta Holokaustotik salbatutakoa. Hitzailea ez sartzeko eta ikasleak alde egin zezaten, atea blokeatzen saiatu zen eta horregatik hil zen.
- G. V. Loganathan, 51, Tamil Nadu, India. Ingeniaria Zibil eta Ingurunekoa.