Virginia Imaz

Virginia Imaz Quijera[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1962ko apirilaren 27a) pailazo profesionala da; Jose Carmelo Muñozekin batera, Oihulari Klown taldearen sortzailea. Antzerki zuzendari eta ipuin kontalari lanetan ere aritzen da.[2]

Virginia Imaz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVirginia Imaz Quijera
JaiotzaDonostia, 1962ko apirilaren 27a (61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista, pailazoa, ipuin-kontalaria, aktorea eta antzerki zuzendaria
Jasotako sariak

IMDB: nm5390955 Facebook: virginia.imazquijera Twitter: virginiaimaz Edit the value on Wikidata

Bizitza

Virginia Imaz Donostiako Egia auzoan jaio zen. Magisteritza eta hispaniar filologia ikasketak egin zituen. Herrietan haurren zein helduen irakasle aritu ondoren, ezaguna egin da egun antzerkigintzan garatu duen lanagatik.[3][4]

Ibilbide artistikoa

Oihulari Klown antzerki taldea sortu zuen 1979an eta pailazo profesional bezala ari da 1988tik.[5] Maskaren antzerkian lan egin du hark maisutzat hartzen dituen artista ezagunekin, besteak beste, Bataclowneko JB. Bonange, Anne-Marie Bernard eta Bertil Sylvanderekin. Norbere komikotasuna garatzeko hainbat eta hainbat ikastaro asko eman ditu. Zuzendari eta aholkulari lanetan aritu da ere 38 maskara ikuskizun baino gehiagotan eta 15 antzerki konpainia desberdinekin.

1998ko ekainetik 2000ko abendura Cirque du Soleil kanadiar taldearen La Nouba ikuskizunean aritu zen pertsona komiko gisa Kanadan eta Estatu Batuetan barrena.

Gaur egun irakasle ari da clown lanaren, antzerkiaren eta ipuin kontagintzaren arloetan. Ezaguna da clownclusiones delako performanceagatik, berezkotzat erregistratua duena, eta kongresu, enpresa bilkuretan eta abarretan erabiltzen duena bilkurak amaitzerakoan umorearen bidezko berreziketa emozionala bultzatzeko.

2017an Emakunde Saria jaso zuen "kontzientzia feminista duen ipuin kontalari eta pailazo bezala duen ibilbide luze eta ausartarengatik, eta emakume eta gizonen berdintasun eza ikustarazteko egindako lanarengatik".[3][6] Epaimahaiaren aburuz, berdintasuna "ideien mundutik emozioen mundura" eramateko gai izatea da bere ekarpenik handienetariko bat.[7]

Lanak

Antzerkia (egile eta lankide)

Haurrentzat
  • Bigarren Printzesa
  • Zu jaio zinen egunean
  • Monstruoak bizi diren lekuan
  • Alfonbra Majikoa
Gazteentzat
  • Las mil y una noches
  • El hilo de Ariadna
  • Mari
  • El portador de besos
Helduentzat
  • Mujeres de ojos grandes
  • Como una gota de aceite en el agua
  • La recordadora, La memoria del fuego
  • La mujer salvaje
  • Por los pelos
  • Déjame que te cuente...,
  • Encantadas[8]
  • JaqueXake
  • La espera
  • Sex o no sex[9]
  • Zai, beti zai
  • Trostan
  • E-Zinema
  • Divinas
  • Consumiéndonos
  • Comunicando[10]

Liburuak

  • Las abuelas y otros cuentos (2007).

Sariak eta errekonozimenduak

Erreferentziak

  1. Abizena Imaz idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Imatz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Ipuin kontalariak - Galtzagorri Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  3. Irekia. Irekia - Virginia Imaz clown eta aktoreak jasoko du 2017 Berdintasunerako Emakunde Saria. (Noiz kontsultatua: 2017-12-01).
  4. JBLAZQUE. (2011-12-12). «Hainbat emakume bikainekin solasaldian» www.emakunde.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  5. «'Egungo proposamen interesgarrienak bazterretan sortzen dira'» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  6. Berria.eus. «Virginia Imaz 'clown' eta aktoreak jasoko du Emakunderen Berdintasun saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  7. Berria.eus. «Emakunde saria jaso du Virginia Imaz pailazo eta ipuin kontalariak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  8. (Gaztelaniaz) Artez, Redacción. Virginia Imaz se transforma en Pauxa en la obra ‘Consumiéndonos’ | Estrenos. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  9. (Gaztelaniaz) El CCP acoge un nuevo espectáculo del ciclo Mujeres Clown, Sex o no sex con Virginia Imaz como protagonista. 2016-06-04 (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  10. (Gaztelaniaz) La clown Virginia Imaz preestrena 'Comunicando' en el Almazen | Barcelona Cultura. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  11. «Lotsak alde batera utzi eta jantzi koloretsuz beteko dira kaleak - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  12. «Virginia Imaz pailazo eta aktorea, 2017ko Berdintasunerako Emakunde Saria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  13. Berria.eus. «Virginia Imaz 'clown' eta aktoreak jasoko du Emakunderen Berdintasun saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.