Virdengo gudua

Virdengo gudua, Virdengo sarraskia bezala ere deitua, 1898ko urriaren 12an gertatu zen Virdenen; gudu sindikalean Amerikako Langile Meatzariak zeuden tartean. Guduak 7 meatzari eta 4 seguritate guardia hilda eta 30 pertsona baino gehiago zaurituta utzi zituen. Gatazka honetan tentsio sindikalaz gain, arrazakeria ere nabaritzen da.

Virdengo gudua
Irudia
Map
Motagudu
Data1898ko urriaren 12a
KokalekuIllinois
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak

Virden

Irailaren 24an, langile posibleak ziren afroamerikarrez beteta zegoen tren bat, Chicago-Virden Coal Companyk errekrutatu zituenak, Virdenen sartu ziren Chicago & Alton Trenean eta UMWA Local 693ko ordezkariak informatu zituen greba zegoen tokian sartzen ari zirela. Trenak iparralderantz jarraitu zuen Springfield, Illinoisera iritsi arte, gorabeherarik gabe.

Urriaren 12an iparralderantz zihoan tren bat Virdenen gelditu zen, beste 50 eskirolez beteta. Birmingham, Alabamatik zetorren, East St. Louis bidean, non Thiel Detective Service Companyko detektibeak eraso zituzten Winchester errifleekin. Greban zeudenak trena inguratzen saiatu zirenean, guardiak tiroka hasi ziren.

Grebalariak ere armatuta zeuden. Tiroketa hasi zenean, 7 meatzari eta 4 guardia hil ziren eta jende asko zauritu zen trenaren kanpoan eta barruan, Grebalariak gudua irabazi izan balute, Alabamako eskirol beltzen kontrako intentzioak etsaitasunezkoak ziren.[1] Gudua hasi eta 20 minutura, treneko ingeniariak galdu zutela onartu eta eskirolak beraien autoetan utzi zituelarik, meategietatik aldendu zen trena.[2]

Erreferentziak

  1. Encyclopedia of American Race Riots, By Walter C. Rucker, James N. Upton, 673. orrialdea.
  2. Rosemary Feuer. "Remember Virden! The Coal Mines Wars of 1898-1900." Illinois History Teacher, Volume 13:2, 2006, 10-22 orrialdeak.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.