Violeta Barrios de Chamorro
Violeta Barrios de Chamorro (Rivas, 1929ko urriaren 18a) nikaraguar politikaria da. Errepublikako presidente izan zen 1990ko apirilaren 25etik 1997ko urtarrilaren 10a arte. Erdialdeko Amerikan kargu horretara iritsitako lehenbiziko emakumezkoa izan zen.
Violeta Barrios de Chamorro | |||
---|---|---|---|
1990eko apirilaren 25a - 1997ko urtarrilaren 10a ← Daniel Ortega - Arnoldo Alemán → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Rivas (Nikaragua), 1929ko urriaren 18a (94 urte) | ||
Herrialdea | Nikaragua | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Pedro Joaquín Chamorro Cardenal (1950eko abendua - 1978ko urtarrilaren 10a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Our Lady of the Lake University (en) Blackstone College for Girls (en) | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta kazetaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | National Opposition Union (en) | ||
violetachamorro.org.ni |
Bizitza
Pedro Joaquín Chamorro kazetari eta politikariarekin ezkondu zen 1950ean, eta Somozotarren diktaduren aurka jardun zuten La Prensa egunkariaren orrietatik. 1978an, Chamorro hil zutenean, Violetak hartu zuen bere esku La Prensaren ardura, eta somozismoaren aurka jarraitu zuen.
Iraultza Sandinistak Anastasio Somozaren erregimena garaitu zuenean Berreraikuntza Nazionalerako batzordeko kide izan zen. Laster utzi zuen kargu hori, sandinistei marxista izatea egotzita, eta antisandinisten ahots nagusi bihurtu zuen bere egunkaria. 1990eko hauteskundeetan sandinisten aurkako UNO koalizioaren hautagaia izan zen, eta inkestek kontrakoa zioten arren, irabazi egin zituen. 1997an utzi zuen agintea, Arnoldo Alemán eskuindarraren aurka hauteskundeak galdu ondoren.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/1/3 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau Nikaraguako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |