Violaceae
Biolazeoak (Violaceae) Malpighiales ordenako landare loredunen familia bat dira.[1] Viola generotik hartu du izena. Familia honetakoak dira, adibidez, bioleta eta pentsamenduak.
Violaceae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Malpighiales |
Familia | Violaceae Batsch |
Violales ordenan sailkatuta agertzen zen, baina sailkapen berrietan Malpighiales ordenan sailkatu da. Hiru subfamilia ditu: Violoideae, Leonioideae eta Fusispermoideae.
Generorik ezaguna, Viola, belarkara da, baina espezie gehienak zuhaixkak, lianak edo zuhaitz txikiak dira. Familia honek 800 bat espezie ditu, 21 generotan banatuak, eta ia mundu osoan hedatuta daude. Hosto bakunak, txandakatuak edo erroseta-formakoak dituzte. Loreak hermafroditak dira, gehienetan zigomorfoak, eta pentameroak.
Generoak
Fusispermoideae subfamilia
- Fusispermum Cuatrec.
Leonioideae subfamilia
- Leonia Ruiz & Pav.
Violoideae subfamilia
- Hymenanthera R.Br.
- Melicytus J.R.Forst. & G.Forst.
- Isodendrion A.Gray
- Amphirrhox Spreng.
- Hekkingia Munzinger & H.E.Ballard
- Paypayrola Aubl.
- Allexis Pierre
- Decorsella A.Chev. (Gymnorinorea barne dela Keay)
- Gloeospermum Triana & Planch.
- Rinorea Aubl. (hauek barne: Alsodeia Thouars, Phyllanoa Croizat, Scyphellandra Thwaites)
- Rinoreocarpus Ducke
- Agatea A.Gray (Agation barne dela Brongn.)
- Anchietea A.St.-Hil.
- Corynostylis Mart.
- Hybanthopsis Paula-Souza
- Hybanthus Jacq. (hauek barne: Acentra Phil., Clelandia J.M.Black, Cubelium Raf. ex Britton & A.Br., Ionidium Vent., Pigea DC.)
- Mayanaea Lundell
- Noisettia Kunth
- Orthion Standl. & Steyerm.
- Schweiggeria Spreng.
- Viola L. (hauek barne: Erpetion Sweet, Mnemion Spach)
Erreferentziak
- (Ingelesez) Royal Botanic Gardens, Kew and Missouri Botanic Garden. The Plant List: Violaceae. .
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.