Vint Cerf

Vinton Gray "Vint" Cerf (New Haven, Connecticut, 1943ko ekainaren 23a) estatubatuar informatikaria da. Matematikako diplomatura lortu zuen Stanfordeko Unibertsitatean, eta informatikakoa, Kaliforniakoan. Interneten sortzailetzat hartzen da, eta sarearen defendatzaile sutsuenetakoa da. IBM informatika-etxean lan egin ondoren, Leonard Kleinrocken taldeko kide izan zen Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA). Han egin ziren Interneten aitzindari izan ziren lehenengo lau nodoak. 1972az geroztik, Robert Kahnekin lan egin zuen ARPAn (Estatu Batuetako Defentsako Ikerketa Aurreratuen Sailean), Arpanet, Satnet (sare-satelitea) eta Prnet (irrati-sarea) sareen loturaren azterketan, eta internet bat antolatu zuen horretan oinarrituta. TCP/IP 1973an aurkeztu zen, eta 1974an argitaratu zen Transactions on Communications aldizkarian. MCI telekomunikazio-elkarteko lehendakariorde izan zen, eta han lan egin zuen 1982az geroztik. Internet Society elkartearen sortzaileetako bat izan zen 1992an, eta elkarte horretako presidente, 1995era arte. 2010az geroztik, Broadband Commission for Digital Development batzordeko komisarioa da, banda zabaleko Interneteko teknologiak eskuragarriago bihurtzea helburu duen Nazio Batuen saileko kidea.

Vint Cerf

(2016)
Bizitza
JaiotzaNew Haven (Connecticut), 1943ko ekainaren 23a (80 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaConnecticut
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea 1965) Zientziatan graduatua : matematika
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen 1970) Master of Science (en) Itzuli : Informatika
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen 1972) Doktoretza : Informatika
Van Nuys High School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaLeonard Kleinrock
Gerald Estrin
Doktorego ikaslea(k)Raphael Finkel (en) Itzuli
Hanan Samet (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Leonard Kleinrock
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, ingeniaria, unibertsitateko irakaslea eta technology evangelist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Google
Stanford Unibertsitatea
IBM
DARPA
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaIngeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ingeniaritzako Akademia Nazionala
Association for Computing Machinery
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Royal Society
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

research.google.com…
IMDB: nm0148576 Twitter: vgcerf TED: vint_cerf Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.