Vincent du Vigneaud
Vincent du Vigneaud (Chicago, 1901eko maiatzaren 18a - Ithaca, New York, 1978ko abenduaren 11) Estatu Batuetako biokimikaria izan zen. Illinois eta Rochesterko unibertsitateetan egin zituen ikasketak, Illinois, eta Cornelleko unibertsitateetako irakasle izan zen. Intsulina eta hipofisiak eta pituitarioak jariatzen dituzten zenbait hormona ikertu zituen batez ere (oxitozina eta basopresina). Biokimikan egin zituen ikerketengatik Kimikako Nobel saria irabazi zuen 1955ean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau Illinoisko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.