Vincent Auriol
Jules Vincent Auriol (Revel, 1884ko abuztuaren 27a - Paris, 1966ko urtarrilaren 1a) frantziar politikaria izan zen, 1947 eta 1954 artean presidente izandakoa.
Lanbidez abokatua, Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioan sartu zen. 1940an Philippe Pétaini botere osoa ematearen kontra bozkatu zuen. Preso hartu bazuten ere, osasun arazoak zituen eta aske geratu zen. 1942an klandestinitatera pasa eta Erresistentzian sartu zen. Gerra ondoren presidente izendatu zuten.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.