Villersko abadia
Villersko abadia (frantsesez: Abbaye de Villers) zistertar abadia izan zen, egungo Villers-la-Ville udalerrian kokaturik zegoena, Belgikako Valoniako Brabante probintzian. Bernardo Clairvauxkoak fundatua 1146an, Clairvauxko abadiaren lehenbiziko alabetako bat izan zen. Iturri batzuen arabera, 100 lekaide eta 300 anaia lego bizi ziren bertako komunitatean XIII. mendeko une gorenean. XVI-XVII. mendeetako gerrek gainbehera ekarri bazioten ere, bigarren urrezko aroa bizi izan zuen XVIII. mendean. Frantziako Iraultzak monjeak egotzi zituen; abadia arpilatua izan zen 1794an, eta harrobi gisa erabili zen handik hara. Monumentu historiko izendatu zuten 1972an, eta Valoniako ondare bikain 1992an.[1]
Villersko abadia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Belgika |
Belgikako eskualdea | Valonia |
Province of Belgium | Valoniako Brabante |
Belgikako barrutia | Arrondissement of Nivelles |
Belgikako udalerria | Villers-la-Ville |
Koordenatuak | 50°35′26″N 4°31′47″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XII. mendea |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Mechelen-Brussels (en) |
Suntsipena | 1796 |
Arkitektura | |
Estiloa | Arte erromanikoa |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Erreferentziak
- L'histoire de l'abbaye de Villers. villers.be (Noiz kontsultatua: 2019-1-31).
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Abbaye de Villers, villers.be
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.