Villamayor de Monjardín
Villamayor de Monjardín[3] ([biʎamaioɾ de monxaɾðin] gaztelaniaz eta ofizialki; Deiu [de.iu] edo Deio [de.io] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 130 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 53 kilometrora dago.
Villamayor de Monjardín Deio / Deiu | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Lizarra | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Villamayor de Monjardín | ||||||||||
Alkatea | Eugenio Barbarin Lukin (CM, indep.) | ||||||||||
Posta kodea | 31242 | ||||||||||
INE kodea | 31255 | ||||||||||
Herritarra | villamayortar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°37′59″N 2°06′00″W | ||||||||||
Azalera | 13,1 km² | ||||||||||
Garaiera | 605 metro | ||||||||||
Distantzia | 53 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 117 (2023: 3) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 8,75 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 17,3 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 4,68 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 13,30 (2018: %9,01) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.villamayordemonjardin.es/ |
Izena
1512an Fernando II.ak agindutako Nafarroaren inbasioan, Joanes Ramirez de Bakedanok urrian mendi horretara ihes egin zuela aipatzen du Pedro Esartek (Navarra, 1512-1530). Une horretan, mendia "Mengaurduy" izenaz aipatzen da.
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa erdialde-mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen mendebaldean. Herrira heltzeko N-111 errepidea hartu behar da Lizarra-Vianako norabidean. Ondoren, bederatzi kilometrora Villamayor de Monjardinera doan errepidea hartu behar da, eta hau jarraitu kilometro batean zehar.
Villamayor de Monjardinek Abaigar eta Iguzkitzarekin egiten du muga iparraldean, Lukinekin ekialdean, Olexoa eta Etaiorekin mendebaldean, eta Los Arcos eta Barbarinekin hegoaldean.
Demografia
Villamayor de Monjardingo biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,04a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).
Politika
Udal hauteskundeak
Azken agintaldietan Villamayor de Monjardingo alkate kargurako Candidatura Monjardín (CM) taldeko Eugenio Fernando Barbarin Lukin aukeratu dute. 2007ko udal hauteskundeetan CMk udaleko lau ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak hogei izan ziren (emandako boto guztien %22,47) eta boto zuriak hemeretzi izan ziren (%27,54). Abstentzioa %17,59ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Fermin Javier Soto Portillo (CM) | 45 | Bai |
Cristina Urrotz Latienda (CM) | 43 | Bai |
Eugenio Fernando Barbarin Lukin (CM) | 41 | Bai |
Jose Manuel Goñi Aiukar (CM) | 40 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan ere CM izan zen zerrenda bakarra; Eugenio Barbarinek alkate segitu zuen[4].
Udaletxea
1985era arte herriak ez zuen udaletxe moduan erabiltzeko moduko eraikinik izan. Urte hartan, frontoiaren ondoko plazan dagoen eraikin bat birmoldatu zen (antzina eskola moduan erabilitako eraikina alegia). Lanak egiteko, udalak Nafarroako Gobernuak emandako 4,6 milioi pezetako diru-laguntza izan zuen. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute eta bertako idazkaria Barbarin, Iguzkitza eta Lukingo idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Andre Mariaren kalea, 7
Alkateak
2007-2011 | Eugenio Barbarin Lukin | CM |
2011-2015 | Eugenio Barbarin Lukin | CM |
Azpiegitura eta garraioak
Zerbitzuak
Villamayor de Monjardín "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.
Ondasun nabarmenak
- San Andres eliza, eraikin erromaniko berantiarra.
- Deioko Doneztebe baseliza.
- Deioko gaztelua
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- Herria Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
Ikus, gainera
- Nafarroako udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Herriari buruzko webgunea.
- Monjardingo argazkiak lasonet.com webgunean.
- (Gaztelaniaz) Villamayor de Monjardini buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Villamayor de Monjardingo Andre Mariaren kalearen ikuspegia, Google Street View zerbitzuan.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |