Villa Dolores
Villa Dolores Ispasterren (Bizkaia) dagoen indiano-etxe modernista da.
Villa Dolores | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Ispaster |
Koordenatuak | 43°21′41″N 2°32′40″W |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura modernista |
Ondarea | |
69 | |
Kokapena
Villa Dolores etxea Ispasterko Elexalde auzoan dago, San Miguel eliza nagusiaren parean hain zuzen ere.
Kobeagatarrak
Cristobal Kobeaga eta Maria Josefa Idoiaga Atxabal ispastertarrak Argentinara joan ziren XIX. mendearen bigarren erdian, eta bertan abeltzaintzan lan eginez aberastu ziren. Mar Chiquitan (Buenos Aires) bizi izan ziren, eta lau seme-alaba izan zituzten: Cristobal (1875), Jose Maria (1877), Dolores (1878) eta Benito (1880). Cristobal eta Dolores familiaren negozioarekin jarraitu zuten; Jose Mariak egin zuena ez da ezagutzen; eta Benito mediku bihurtu zen.
Benito Felipa Alberdirekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituen: Juan Luis (1911-1978), Maria Concepcion eta Jose Luis, gazterik hil zena. 1914ean, Ispasterren zela, gripe epidemia bat gertatu zen eta Benito pazienteak artatzen aritu zen; baina bera ere kutsatu eta hil egin zen.
Alargundu eta gero, Felipa Cristobal koinatuarekin ezkondu zen. Urteekin Euskal Herrira etorri ziren, Donostian bizitzen jarrita.[1]
Historia
Uste denez, etxea Benito Kobeaga Idoiagaren enkarguz eraiki zen udako oporrak pasatzeko, eurak Coronel Pringlesen (Buenos Aires) bizi baitziren.
Gaur egunean salgai eta erabilpenik gabe dago.[1]
Erreferentziak
- Rua. (2014-12-30). «casonas de indianos 2: 52.- VILLA DOLORES - ISPASTER» casonas de indianos 2 (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).