Vila de Gràcia
Vila de Gràcia, Kataluniako Bartzelona hiriburuko Gràcia barrutiko auzo bat da, gainera Bartzelona hiriko auzo herrikoi eta ekintzaileetako bat ere bada, herri ekintza eta elkarte ugari dituelarik. Betidanik auzo herrikoi hau soilik Gràcia izenaz deitua izan da. Barrutiak auzo honi izena zor dio. 2009an 52.801 biztanle zituen.
Vila de Gràcia | |
---|---|
Gràcia, Bartzelona | |
Erlojuaren dorrea, Gràciako Kanpandorrea izenaz ezaguna, Gràciako Herriko Plazan. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Hiria | Bartzelona |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°24′14″N 2°09′21″E |
Vila de Gràcia | |
Demografia | |
Biztanleria | 50.615 biz.(2013) |
Bestelako informazioa | |
Azalera | 1,326 km² |
Dentsitatea | 39.820 biz./km² |
Webgunea | Vila de Gràcia |
Auzo honetako ikurrik esanguratsuena Plaça de la Vila deritzon enparantzan dagoen kanpandorrea da. enparantza honetan garai bateko Grácia udalerriaren udaletxea dago, gaur egun barrutiko agintaritzaren egoitza dena.
Leku interesgarriak
Kultura
Iruditegia
- Grácia udalerriaren armarria.
- Antzinako Gràcia udalerriko udaletxea.
- Gráciako Festa Nagusiak, Castellers de la Vila de Gràcia elkarteko kideak.
- Antoni Rovira i Trias idazlearen omenezko eskultura.
- Gráciako Festak.
Auzotar ezagunak
- Feliu Noguera i Casabosch (1863-1933): medikua eta Manresako Asanbladaren kidea (1892).
- Pompeu Fabra (1868-1948), filologoa.
- Hipòlit Lázaro (1897-1974): opera abeslaria.
- Joan Perucho (1920-2003): idazlea.
- Antonio González Batista (El Pescaílla) (1926-1999): flamenko eta rumba abeslaria eta gitarrajolea.
- Jordi Pujol (1930-): politikaria eta Kataluniako Generalitateko lehendakari ohia.
- Joaquim Blume (1933-): gimnasta.
- Montserrat Caballé (1938-): opera abeslaria.
- Ramon Calabuch (Moncho) (1940-): abeslaria.
- Albert Musons (1953-2007): kazetaria eta politikaria.
- Joan Lluís Bozzo (1953-): aktorea eta antzerki zuzendaria.
- Antoni Bassas (1961-): kazetaria.
Kanpo estekak
- Vila de Gràcia auzoa Bartzelonako webgunean (Katalanez) (Gaztelaniaz)
- Grácia auzoari buruzko webgunea (Katalanez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.