Viktoria Erresuma Batukoa
Viktoria[1] (1819ko maiatzaren 24 – 1901eko urtarrilaren 22a), Britainia Handiko eta Irlandako Erresuma Batuko erregina izan zen 1837tik 1901era arte, eta Indiako lehen enperatriza, 1876tik eta 1901era arte. Haren erreginaldiak 64 urte iraun zuen; hots, Erresuma Batuko bigarren erreginaldirik luzeena. Haren erreginaldiari maiz Viktoriar Aroa deritzo.
Viktoria Erresuma Batukoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1876ko maiatzaren 1a - 1901eko urtarrilaren 22a ← baliorik ez - Eduardo VII.a Erresuma Batukoa →
1867ko uztailaren 1a - 1901eko urtarrilaren 22a ← baliorik ez - Eduardo VII.a Erresuma Batukoa →
1837ko ekainaren 20a - 1901eko urtarrilaren 22a ← Gilen IV.a Erresuma Batukoa - Eduardo VII.a Erresuma Batukoa → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Princess Alexandrina Victoria of Kent | ||||||
Jaiotza | Kensington jauregia, 1819ko maiatzaren 24a | ||||||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||||||
Bizilekua | Kensington jauregia Buckingham jauregia Osborne jauregia Windsorreko gaztelua | ||||||
Heriotza | Osborne jauregia, 1901eko urtarrilaren 22a (81 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | The Royal Mausoleum (en) | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Eduardo Kentekoa | ||||||
Ama | Viktoria Saxonia-Coburg-Saalfeldekoa | ||||||
Ezkontidea(k) | Alberto Saxonia-Coburg eta Gothakoa (1840ko otsailaren 10a - 1861eko abenduaren 14a) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Leinua | House of Hanover (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Windlesham House School (en) | ||||||
Hizkuntzak | ingelesa alemana frantsesa italiera latina urdua | ||||||
Irakaslea(k) | Luigi Lablache | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | monarka, margolaria, idazlea, eguneroko-idazlea, autobiografialaria eta aristokrata | ||||||
Altuera | 142,24 zentimetro | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Royal Society | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | anglikanismoa | ||||||
Viktoriaren aita Eduardo Kent and Strathearn-ekoa zen, Jurgi III.a Erresuma Batukoaren laugarren semea. 1802an, Eduardo hil ostean, Viktoria bere ama Viktoria Saxonia-Cobourg-Saafeld-ekoaren zaintza hertsiaren pean geratu zen. 18 urterekin erregina izendatu zuten, bere osaba guztiak seme-alaba bizirik gabe hil ziren eta. Garai horretan Erresuma Batua monarkia konstituzional bat zen, eta errege edo erreginak zuzeneko botere politiko txikia zuen. Maila pribatuan, gobernuaren eta ministroen erabakiak baldintzatzen saiatu zen. Maila publikoan, moralitatearen estandar zorrotzen ikono nazional gisa hartzen da.
Viktoria bere lehengusu Alberto Saxonia-Coburg eta Gothakoarekin ezkondu zen 1840an. Euren bederatzi seme alabek kontinente osoko errege familia eta nobleekin egin zituzten ezkontzak. Horregatik, "Europaren amona" ezizena eman izan zaio. Albertoren heriotzaren ostean, 1861ean, Viktoria dolu egoera batean sartu zen eta agerpen publikoei uko egin zien. Haren itxialdia zela eta, errepublikanismoa indartu zen. Hala ere, haren agintaldiaren bukaeran popularitatea irabazten joan zen. Haren Urrezko Jubileoa eta Diamantezkoa ospakizun publikorako garaiak izan ziren.
Haren erreginaldiak 63 urte iraun zuen, garai horretararte egondako erregealdirik nahiz erreginaldirik luzeena. Horrek Erresuma Batuko historian aro bat izendatzea ekarri zuen: Viktoriar Aroa. Haren agintaldian Industri Iraultzaren garapen nagusia suertatu zen, zeinak herrialdea ekonomikoki, teknologikoki eta sozialki eraldatu baitzuen. Urte horietan, halaber, Britainiar Inperioa izugarri hedatu zen eta bere gailurrera iritsi. Hori guztia zela eta, garaiko botere handiena bilakatu zen Erresuma Batua. Hannover Etxeko azken britainiar monarka izan zen, haren seme Eduardo VII.a Erresuma Batukoak Saxonia-Coburg eta Gotha etxeko lerroa eraman baitzuen, aitak bezala.
Viktoria erregina Euskal Herrian
1889ko martxoaren 7tik apirilaren 27ra arte, Viktoria erreginak egonaldia egin zuen Biarritzen, Villa La Rochefoucauld etxean.
Biarritzen zegoelarik, martxoaren 27an egunbeteko bisita egin zuen Donostiara, eta bertan Maria Kristina Austriakoak egin zion harrera[2]. Aiete jauregian bazkaldu zuten eta, gero, Donostiako udaletxera joan ziren bi erreginak, eta bertatik Konstituzio plazan eskaini zieten aurreskua ikusi zuten.
Genealogia
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
- La reina de Inglaterra. diariovasco.com. (Noiz kontsultatua: 2017-05-24).