Viktor Tsoi

Viktor Robertovitx Tsoi (errusieraz: Виктор Робертович Цой; Leningrad, 1962ko ekainaren 21a - Ķesterciems, Letonia, 1990eko abuztuaren 15a) korear jatorriko sobietar rock abeslaria, gitarra-jolea, margolaria eta abestien egilea izan zen, baita Kino (errusieraz: Кино, zinema esan nahi du euskaraz) rock talde ezagunaren sortzailea eta buruzagia ere. Talde horrek guztira 8 album argitaratu eta izugarrizko ospea lortu zituen.

Viktor Tsoi

(1986)
Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo, 1962ko ekainaren 21a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Talde etnikoaKoryo-saram (en) Itzuli
HeriotzaTukums Barrutia, 1990eko abuztuaren 15a (28 urte)
Hobiratze lekuaBogoslovskoe cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Familia
AitaRobert Tsoi
AmaValentina Vasilevna Tsoi
Ezkontidea(k)Marianna Tsoi
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSt. Petersburg art school by Rerikh N.K. (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, aktorea, abeslaria, gitarra-jotzailea, musikagilea, kantugilea, zinema aktorea, margolaria, egile abeslaria, kanta-idazlea, fireman (en) Itzuli eta rock musician (en) Itzuli
Lan nabarmenak
KidetzaKino (en) Itzuli
Genero artistikoarock
new wave musika
postpunk
punk
indie rock
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
baxua
DiskoetxeaAnTrop (en) Itzuli
Melodiya (en) Itzuli

IMDB: nm0875129 Allocine: 763412 Allmovie: p114427
Souncloud: viktortsoi Spotify: 4dngB44yGo3ErubxhE1bUW iTunes: 630698643 Last fm: Viktor+Tsoy Musicbrainz: 7da030e4-3b08-4e29-b497-344d809589fd Discogs: 483651 Allmusic: mn0001736216 Find a Grave: 15575392 Deezer: 4549736 Edit the value on Wikidata

Aktorea ere izan zen, hainbat filmetan esku hartu zuena. Sovetski ekran (errusieraz: Советский экран) aldizkaren iritziz 1989. urteko aktorerik onena izan zen.

1990ean ezbehar baten ondorioz hil zen, baina gaur egun Errusian oraindik oso ezaguna da. Bere heriotzak hainbat zaleen buru-hilketak eragin zituen.

Bizitza

Gaztetasuna

Viktor Tsoi bere sendiko haur bakarra izan zen; bere gurasoak Robert Maksimovitx Tsoi (errusieraz: Роберт Максимович Цой) korearra eta Valentina Vasilievna Tsoi (errusieraz: Валентина Васильевна Цой) errusiarra ziren.[1] Abeslariak haurtzaroa Leningradan, Moskuko Garaipen parkearen (errusieraz Московский парк Победы) inguruan eman zuen. Viktor Tsoik bere amak lan egiten zuen eskolan ikasi zuen.[2] Eskolan alemaniera ikasi arren, Tsoik ingelesaz oso ondo zekien.[3] 1973ean bere gurasoak dibortziatu egin ziren, baina urrengo urtean berriro ezkondu ziren.[4]

1974–1977 urteetan Tsoik margolaritza-eskolan ikasi zuen; han Palata N° 6 (errusieraz: Палата № 6) musika talde sortu zen, Maksim Paxkovek (errusieraz: Максим Пашков) zuzendua. Hutsegite batzuen ondorioz margolaritza-eskolatik baztertua izan ostean egurrezko estatuatxoak egiten ikasten hasi zen. Abestiak idazten 1979an hasi zen.

Bere lehenengo abestia «Мои друзья» (Moi druz'ja; euskaraz, «Nire lagunak») izan zen; beranduago beste abestiak idatzi zituen.

«Kino» musika taldearen sorrera

1981an, udan, Viktor Tsoik, Aleksei Rybinek (Алексей Рыбин) eta Oleg Valinskijk (Олег Валинский) «Гарин и Гиперболоиды» (Garin i Giperboloidy, izena itzulezina da) musika taldea sortu zuten; udazkenean musika talde hori Leningradeko rock-elkartearen kidea bihurtu zen eta beranduago «Kino» izena hartu zuen.

Heriotza

1990eko abuztuaren 15an Viktor Tsoi ezbehar baten ondorioz bere beribilean hil zen, baina gaur egungo Erussian oraindik oso abeslari ospetsua da, jende gaztearen artean bereziki. Bere heriotzaren ostean «Kino» taldearen ospea handitu zela esaten da.

Abestiak

Viktor Tsoiaren abestien zentzua oso ezberdin izan daiteke. Abesti batzuk bizitzari buruzkoak dira, besteak – mundu ankerraren aurkako gizonaren borrokari buruzkoak edo maitasunari buruzkoak. Bere abestirik ezagunena agian «Группа крови» (Gruppa krovi; euskaraz, «Odol taldea») da.

Bere abestietako («Кукушка, Kukuxka»; euskaraz, «kukua») adibide bat (euskarazko itzulpenarekin):

Errusieraz:

Песен, ещё не написанных, сколько? Скажи, кукушка. Пропой! В городе мне жить или на выселках? Камнем лежать или гореть звездой? Звездой… Солнце мое, взгляни на меня! Моя ладонь превратилась в кулак. И если есть порох, дай огня. Вот так. Кто пойдет по следу одинокому? Сильные да смелые головы сложили в поле, в бою. Мало кто остался в светлой памяти, в трезвом уме да с твердой рукой в строю, в строю. Солнце мое, взгляни на меня! Моя ладонь превратилась в кулак. И если есть порох, дай огня. Вот так. Где же ты теперь, воля вольная? С кем же ты сейчас ласковый рассвет встречаешь? Ответь! Хорошо с тобой, да плохо без тебя. Голову да плечи терпеливые — под плеть. Под плеть. Солнце мое, взгляни на меня! Моя ладонь превратилась в кулак. И если есть порох, дай огня. Вот так. Солнце мое, взгляни на меня! Моя ладонь превратилась в кулак. И если есть порох, дай огня. Вот так.

Euskaraz:

«Zenbat abesti oraindik ez dituzte idatzi? Esaidazu, kukua. Abestu! Hiri batean edo herrixka batean bizi, harri bat bezala lurrean egon edo izar bat bezala argitu behar al dut? Izar bat bezala... Nire eguzkia, begira nazazu. Nire eskua ukabila bihurtu da. Bolbora badago, sua behar dut. Horrela da. Nor bakardadearen bidean egongo da? Gizaki Indartsu eta bihoztunak hila daude, borrokan hil ziren. Gudarostean jadanik ez ditugu gizaki zentzudun eta indartsu asko, gudarostean... Nire eguzkia, begira nazazu. Nire eskua ukabila bihurtu da. Bolbora badago, sua behar dut. Horrela da. Non zaude orain, askatasuna? Norekin orain egunsenti maitagarriari so egiten duzu? Erantzun! Zurekin zigorrak ez du nire bizkarra ikaragarriro jotzen, baina zu gabe ez da egia. Nire eguzkia, begira nazazu. Nire eskua ukabila bihurtu da. Bolbora badago, sua behar dut. Horrela da».

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.