Viktor Saneiev
Viktor Danilovitx Saneiev[1] (errusieraz: Виктор Данилович Санеев, georgieraz: ვიქტორ სანეევი; Sokhumi, 1945eko urriaren 3a - Sydney, 2022ko urtarrilaren 3a) georgiar atleta izan zen, jauzi hirukoitzean aditua.
Viktor Saneiev | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Sokhumi, 1945eko urriaren 3a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Australia 2022) Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (1945 - 1991) Georgia (1991 - | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | georgiera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Sydney, 2022ko urtarrilaren 3a (76 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Georgian State University of Subtropical Agriculture (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | errusiera ingelesa georgiera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Akop Kerselyan (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 78 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 188 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Urrezko domina bana irabazi zuen 1968, 1972 eta 1976. urteetako Olinpiar Jokoetan, atletismoko proba zailenetako batean: jauzi hirukoitza. Laugarrenean batez ere parte hartu zuen, baina zilarrezko dominarekin etsi behar izan zuen. Bere zalutasun, lastertasun eta jauzi luzearengatik aise menderatu zituen arerio guztiak. 1964an, Europako Gazte Txapelketan, lehen postua lortu zuen, 15,78 metroko jauziarekin. Aurrerago luzera jauzian eta 100 metrotan ere parte hartu zuen: 7,90 metro eta 10,5 segundo izan ziren bere markarik onenak, hurrenez hurren. Lau urte geroago, 1968an, debuta egin zuen Olinpiar Jokoetan, Mexikon; urrezko domina irabazi zuen, 17,39 metroko jauzi harrigarriarekin. 1972an, Munichen, bigarren urrezko domina eskuratu zuen, jauzi laburrago batekin, 17,35 metro. Hirugarrena, 1976an, Montréalen, ezusteko handia izan zen, ordurako ez baitzen bera faboritoa, Joao Carlos de Oliveira brasildarra baizik. Hala ere, Saneievek 17,29 metroko jauzia egin zuen eta hirugarren urrezko domina irabazi zuen. 1980an, Moskuko Jokoetan, 17,24 metroko jauzia egin zuen, urrezko domina irabazi zuenak baino 13 cm gutxiago. Lau Olinpiar Jokotan parte hartu eta denetan domina irabazi duten kirolari bakarretako bat izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.