Viktor Emanuel III.a Italiakoa
Viktor Emanuel III.a (italieraz: Vittorio Emanuele III, albanieraz: Viktor Emanueli III; Napoli, 1869ko azaroaren 11 – Alexandria, Egipto, 1947ko abenduaren 28a) Italiako errege izan zen 1900-1946. urteetan.
Viktor Emanuel III.a Italiakoa | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1939ko apirilaren 16a - 1943ko irailaren 8a ← Zog I.a Albaniakoa - baliorik ez →
1936ko maiatzaren 9a - 1941eko maiatzaren 5a ← Haile Selassie - Haile Selassie →
1900eko uztailaren 29a - 1946ko maiatzaren 9a ← Hunberto I.a Italiakoa - Hunberto II.a Italiakoa →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Napoli, 1869ko azaroaren 11 | ||||||||
Herrialdea | Italiako Erresuma (1869ko azaroaren 11 - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1947ko abenduaren 28a) | ||||||||
Lehen hizkuntza | italiera | ||||||||
Heriotza | Alexandria, 1947ko abenduaren 28a (78 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Basilica Shrine of Our Lady of Mondovi (en) St. Catherine's Cathedral, Alexandria (en) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Hunberto I.a Italiakoa | ||||||||
Ama | Margarita Teresa Savoiakoa | ||||||||
Ezkontidea(k) | Helena Montenegrokoa (1896ko urriaren 24a - ezezaguna) | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Leinua | Savoiako etxea | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Nunziatella military academy (en) | ||||||||
Hizkuntzak | italiera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | subiranoa, numismatikaria, politikaria eta monarka | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Zientzien Errusiar Akademia Académie des Inscriptions et Belles-Lettres | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Adar militarra | Italian Air Force (en) | ||||||||
Gradua | First marshal of the empire (en) | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | erlijiorik eza | ||||||||
Bizitza
Hunberto I.a Italiakoaren semea eta ondorengoa zen. Agintaldiaren hasieratik egoera zail nahasia izan zuen. Legebiltzarraren nahietara mugatu zen eta, beraz, Turkiaren aurkako gerra onartu zuen (1911). Lehen Mundu Gerraren bezperan ere Alemania eta Austria-Hungaria aliatu ohien aurka borrokatzea erabaki zuen.
Faxismoaren hazkundeari oztopoak jartzeko gauza ez zela ikusirik, 1922. urtean Benito Mussolini faxistaren esku utzi zuen aginpidea. Erregimen faxistaren pean eginkizun sinbolokoa bete zuen erregeak, eta 1936an Etiopiako enperadore izendatu zuten. Bigarren Mundu Gerran italiar armada jasaten ari zen hondamendiak neurri gogorrak hartzera behartu zuen: 1943. urtean Mussolini kargutik kendu zuen eta, haren ordez, Pietro Badoglio mariskala izendatu zuen gobernuburu. Hori guztia ez zen erregearen izen ona mantentzeko aski izan, eta gerra amaitutakoan Italiaren etorkizuna monarkian ala errepublikan oinarritu erabakitzeko biltzarra egin zen. Hauteskundeen emaitzen beldur, 1946an bere seme Humbertoren alde abdikatu zuen, eta, hauteskundeetako emaitza errepublikaren aldekoa izan zenez, erbestera jo behar izan zuten aita-semeek.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viktor Emanuel III.a Italiakoa |