Vietnamera

Vietnamera[1][2] (tiếng Việt, edo gutxiagotan Việt ngữ), frantziar kolonizazioaren garaian annamera deitua, Vietnamgo hizkuntza ofizial eta nazionala da, biztanleriaren % 86rena. Gainera, herrialdetik at (AEBetan batez ere) bizi diren hiru milioi lagun inguru ere vietnameraz mintzatzen dira. Era berean, Vietnamgo gutxiengo etniko gehienek bigarren hizkuntza gisa hitz egiten dute. Austroasiar hizkuntza familiaren parte da, eta alde handiz hizkuntza talde horretan hiztun gehien dituen mintzaira da. Hiztegiak txineraren eragin handia du. Antzina Chữ Nôm txineraren eragineko idazketa sistema erabiltzen zen, baina egun, alfabeto latindarraz idazten da, zenbait ikur berezi gehituta.

Vietnamera
tiếng Việt
Vietnamera hiztunen komunitate nagusiak.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaVietnam, AEB, Kanbodia, Frantzia, Australia, Laos, etab.
HiztunakJatorrizko hiztunak: 70-73 milioi
Osotara: 80 milioitik gora
OfizialtasunaVietnam
EskualdeaHegoekialdeko Asia
UNESCO sailkapena1: ziurra
AraugileaAraugile ofizialik gabekoa
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Austric (en) Itzuli
Austroasiar hizkuntzak
Mon-Khmer (en) Itzuli
Vietic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza tonala, subjektu aditza objektua eta hizkuntza isolatzailea
AlfabetoaVietnamese alphabet (en) Itzuli, Vietnamese Braille (en) Itzuli, chữ Nôm (en) Itzuli eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1vi
ISO 639-2vie
ISO 639-3vie
Ethnologuevie
Glottologviet1252
Wikipediavi
Linguasphere46-EBA
ASCL6302
Linguist Listvie
IETFvi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.