Vienako gudua
Vienako gudua, Vienako Bigarren setioa edota Kahlenbergo gudua (alemanez Schlacht am Kahlen Berge or Kahlenberg; polonieraz bitwa pod Wiedniem or odsiecz wiedeńska; gaur egungo turkieraz: İkinci Viyana Kuşatması, otomandar turkieraz: Beç Ḳalʿası Muḥāṣarası) 1683ko irailaren 11a eta 12aren artean jazotako gudu bat izan zen. Aurrez, Otomandar Inperioak Viena hiria bi hilabatez setiatua izan zuen, eta gudu hau Viena inguruko Kahlenberg mendian eman zen, bertan Otomandar Inperioaren eta Joan III.a Sobieskiren gidaritzapeko Germaniako Erromatar Inperio Santuaren eta Poloniar-Lituaniar Batasuna gudarosteak elkar borrokatu ziren.
Vienako gudua | |||
---|---|---|---|
Turkiar Gerra Handia, Otomandar–Habsburgotar gerrak eta Poloniar-Otomandar gerrak | |||
Vienako guduari buruzko margolana. | |||
Data | 1683ko irailaren 12a | ||
Lekua | Viena, Germaniako Erromatar Inperio Santua (gaur egungo Viena) | ||
Koordenatuak | 48°12′30″N 16°22′23″E | ||
Emaitza | Kristau Koalizioaren garaipen erabakigarria | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Guduaren emaitzak berebiziko garrantzia izan zuen, Erdialdeko Europan Otomandar Inperioaren hedapenaren mehatxu etengabea behin betiko geldiarazteaz gain, Habsburgotarren nagusitasuna ezarri baitzuen.