Vidal de Nicolás
Vidal de Nicolás Moreno (Portugalete, 1922ko ekainaren 1a - 2016ko urriaren 26a) bizkaitar poeta izan zen. Frantziara erbesteratu zen Espainiako Gerra Zibilean eta Frantziako Argelès-sur-Mer hiriko kontzentrazio-esparruan egon zen atxiloturik 1940-1941 urteetan. 1943. urtean itzuli zen Bilbora, baina 1958. urtean atxilotu zuten bigarrenez, artista- eta intelektual-talde batekin batera.
Vidal de Nicolás | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Portugalete, 1922ko ekainaren 1a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2016ko urriaren 26a (94 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Kidetza | Ermuko Foroa |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Alderdi Komunista |
1962. urtean kartzelatu zuten hirugarrenez PCEko kide zela salaturik. Azken urteetan Ermuko Foroaren bozeramaile-lanetan nabarmendu zen. Euskal nazionalismoa garrazki kritikatu zuen, bereziki azken urteetan.[1]
4 poetas de hoy bilduman eman zituen argitara bere lehen poemak (1960). Estampa Popular de Vizcaya, Opus International, Il contemporáneo, Les lettres françaises, 40 poemas, The Penguin Book of Socialist Verse, Poesía castellana de cárcel, La memoria y la sangre eta Antología poética vasca agerkarietan irakur daitezke Vidal de Nicolásen olerkiak. Frantsesera, italierara eta ingelesera itzuli dira haren lan aipagarrienak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Gaztelaniaz) ««Seguiré agitando las conciencias críticas de los ciudadanos»» abc 2002-10-30 (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).