Victoriano Mateo Ramírez
Victoriano Mateo Ramírez (Arabar Errioxa, 1872 – Bilbo, 1956), forja-langile artistikoa izan zen, hainbat eraikinen eraikuntzan parte hartu zuen, horietatik garrantzitsuenak Bilboko Espainiako bankuaren egoitza eta Urkixo zumarkaleko Erresidentziaren eliza.
Victoriano Mateo Ramírez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Victoriano Mateo Ramírez |
Jaiotza | Arabako Errioxako kuadrilla, 1872 |
Herrialdea | Araba |
Heriotza | Bilbo, 1951 (78/79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Kubako Gerra |
"Errioxa" ezizenaz zen ezaguna.
Bizitza
Arabar Errioxan sortu zen eta 14 urte zituelarik joan zen gurasoekin Bilbora bizitzera. Kubako gerran parte hartu zuen, eta ondoren Bilbora itzuli zen. Bertan ezkondu eta alaba bat ukan zuen.
Forja-langile artistikoa zen ogibidez, Bilboko lantoki batean aritu zen Guadixen (Granadan) eskaera batzuk jaso eta bertara bizitzera joan arte. Guadixen bi jauregitan egin zuen lan. Ondoren Bilbora itzuli zen eta Bilboko Zabalguneko hainbat bizitokitan esku hartu zuen bere lanekin. Bilbo hiriaren hazkuntza tarteko, eraikin horietatik gehienak solairu ugariko bizitokiak egiteko bota zituzten.
Bilbon hil zen, 1951n.