Victoriana Herrero Barroso
Victoriana Herrero Barroso (Logroño, Errioxa, 1893ko martxoaren 23a – Madril, 1962ko urriaren 1a) erizaina eta presondegietako funtzionarioa. Gerra Zibilean Patronato de Protección de la Mujer erakunde errepublikarraren bokala izan zen.
Victoriana Herrero Barroso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Logroño, 1893ko martxoaren 23a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1962ko urriaren 1a (69 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Antonio Mairal (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | Funtzionarioa, erizaina eta sindikalista |
Kidetza | Unión General de Trabajadores Patronato de Protección a la Mujer Madrid Socialist Group (en) |
Biografia
Sociedad de Profesiones y Oficios Varios, UGTko Sociedad de Obreros de la Aguja eta 1925etik ere Madrilgo Agrupación Femenina Socialista-ko kidea izan zen. Primo de Riveraren diktadurapean eta Bigarren Errepublikan ere Madrilgo Agrupación Socialistaren bokala izan zen. Gerra Zibila iraun zuen bitartean Patronato de Protección de la Mujer erakundeko bokala ere izan zen. Horrez gain, erizaina eta presondegietako funtzionarioa izan zen Madril, Valentzia eta Ceheguínen.[1][2]
1933ko Espainiako hauteskunde orokorren testuinguruan eta Agrupación Femenina Socialista delakoaren kide zela emakume sozialisten bozka sustatzeko ekimena zuzendu zuen Madrilgo María Guerrero Antzokian, non Josefina Carabias, Ángeles Vázquez eta Matilde Huici izan ziren hizlari.[3]
1939ko martxoan Alacanteko portuan atxilotu zituzten Victoriana eta bere senarra, Antonio Mairal. 1940ko urtarrilaren 23an ospatutako Gerra Kontseiluak 20 urteko kartzela-zigorra ezarri zion Victorianari. 1939ko apirilaren 7an Alacanteko espetxean egon zen, azaroan Ventasko espetxera aldatu zuten eta azkenik, 1940an Saturraranera mugitu zuten.[1][4] 1943an espetxetik atera zen baldintzapeko askatasunean, desterru zigorra Bilbon pasa zuen:
Bere Bikaintasuna, Jainkoak gordetzen duen Estatuburuak, ondo izan du baldintzapeko askatasunaren onura ematea hurrengo zigortuei, hau da, Agindu hau argitaratzean lor dezaketena: (...) Saturrarango Emakumeen Espetxe Nagusitik: Dolores Castellanos Morante, Domingo Caballero Escobar, Raimunda Balcells García, Juliana Arroyo Pastor, Victoriana Herrero Barroso, Delfina Cuervo Noval.[5]
Ondoren, Madrilen bizitzeko baimena lortu zuen. 1952an Metropol hotelean lisatzen jarduteko enplegua lortu zuen.[1]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Herrero Barroso, Victoriana» Fundación Pablo Iglesias (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
- «PS-MADRID,978,2 - Expedientes personales ordenados alfabéticamente de González López, Eulogio a Herrero Barroso, Victoriana» PARES (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
- (Gaztelaniaz) Montagut, Eduardo. (2018-11-01). «El mitin femenino socialista en Teatro María Guerrero en las elecciones de 1933» Tribuna Feminista (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
- (Gaztelaniaz) «Buscador de represaliados de la Guerra Civil española» buscar.combatientes.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
- (Gaztelaniaz) «ORDEN de 19 de junio de 1943 por la que se concede la libertad condicional, sin liberación del destierro a trescientos sesenta y siete penados.» BOE 205: 7154-7155..