Victoriacum
Victoriacum (latinez: Victoriacum, -i) edo Victoriaco hiria bisigodoen Leovigildo erregeak 581. urtean eraiki omen zuen hiri bat da.
Victoriacum hiriaren existentzia Juan Biklarokoaren hurrengo testuan aipatzen da:
« | Anno V Tiberii, qui est Liuvigildi XIII annus, [...] Liuvigildus rex partem Vasconiae occupat et civitatem, quae Victoriaco nuncupatur, condidit.[1]. Tiberioren V. urtea, Leovigildoren XIII.a dena, [...] Leovigildo erregeak Baskoniako zati bat okupatu du eta Victoriaco deituriko hiria fundatu du. |
» |
Victoriacum hiriaren kokapenerako bi toki aipatu izan dira: egungo Gasteiz eta Zuian dagoen Bitoriano herria. Ez da hiriaren inolako hondakin arkeologikorik aurkitu eta, beraz, susmoetan eta ikuspuntu fonetikotik hirien izenek daukaten antzean oinarritzen dira hipotesi biak. Hala ere, Gasteizen kasuan ikerlari gehienek baztertutzat ematen dute Victoriacum bertan egotearen ideia.
Ikus gainera
Erreferentziak
- Chronica a. DLXVII – DXC, Momsen, Th. MGH Chronica Minora, vol. 2 (1934).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.