Victoria Sau

Victoria Sau Sánchez (Bartzelona, Katalunia, 1930eko apirilaren 1a - ib., 2013ko azaroaren 6a) espainiar autore eta psikologoa izan zen, aktibista politiko feminista ezaguna. Espainiako feminismoan eta bereziki Katalunian erreferente. Idazle gisa Vicky Lorca ezizenarekin 35 eleberri arrosa baino gehiago idatzi zituen, baita ipuinak eta bestelako lan informatiboak ere. [1]

Victoria Sau

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVictoria Sau y Sánchez
JaiotzaBartzelona, 1930eko apirilaren 1a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona, 2013ko azaroaren 6a (83 urte)
Hobiratze lekuaSoria
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, psikologoa, katedraduna eta haur literatura idazlea
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Vicky Lorca, Victoria Sau eta V. Sau

Biografia

Hasierako urteak

Victoria Sau.JPG
Victoria Sau

Victoria Sau Sánchez 1930eko apirilaren 1ean jaio zen Bartzelonan, Katalunian, Espainian. Alaba bakarra zen, bere aita Sebastián Sau merkataria zen eta bere ama Victoria Sánchez jostun-diseinatzailea. Batxilergoa ikasi zuen Bartzelonako Maragall institutuan eta kazetaritza ikastaro batzuk Kazetaritza Eskola Ofizialean, oso gaztetatik literatura bokazioa izan zuen eta. [2]

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalean funtzionario gisa hasi zen lanean, baina Francoren legediagatik 1954an Leopoldo Cánovas Martírekin (idazlea eta filosofoa) ezkondu zenean utzi behar izan zuen lana. 1955ean sortu zen izan zuten alaba bakarra, Gemma Cánovas Sau, psikologo kliniko-psikoterapeuta eta idazlea. Lana uztera behartuta, hamarkada bat baino denbora gehiagoz Vicky Lorca ezizenarekineleberri arrosak idazten aritu zen, portugesera ere itzuliak izan zirenak. Horrez gain, bere benetako izenaz sinaturiko maitagarrien ipuinak ere bai. Etxeko lanei buruzko liburu didaktiko batzuk ere idatzi zituen.[3]

Unibertsitate ikasketak

1970eko hamarkadaren erdialdean Bartzelonako Unibertsitate Zentralean hasi zituen ikasketak berriro, Psikologian doktoretza eta Bartzelonako Unibertsitatean Historia Garaikidean lizentziatu zelarik. Bere tesian aztertu zuen emakumearen portaera psikologikoa hilekoaren zikloarekiko, ondoez ohikoenetako une gisa.[4] Unibertsitate honetako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Psikologia Diferentzialeko irakaslea izan zen, eta aldi berean psikologo gisa lan egin zuen.

Heriotza

83 urte zituela hil zen, 2013ko azaroaren 6an Bartzelonan. Bere senarrarekin batera Sorian lurperatuta dago, laurogeiko hamarkada geroztik uda pasatzeko lekua baitzuten. [5][6]

Ekarpen teoriko feministak

1974an bere lehen lan feminista argitaratu zuen: Emakumeen askapenerako manifestua (Manifiesto para la liberación de la mujer). Eraginik handiena izan zuen lana Hiztegi ideologiko femnista Diccionario ideológico feminista (1981) izan zen.

Sistema patriarkalaren oinarriak zalantzan jartzera eta analisi globalago eta berritzaileagoari laguntzeko oinarri berriak sortzera bideratu zuen bere jarduera. Hainbat gai jorratu zituen ildo honetatik, besteak beste, lanaren banaketa sexuala, amatasuna, hilekoaren zikloa, patriarkatua eta gerrak. Pentsalari argia eta erreferentziazkoa izan da, idazle, irakasle eta ikertzaile, hizkuntza zuzena, sinplea eta bikainekoa. Bartzelonako Emakumeen 1. Kongresuko mentorea izan zen (1999) eta Udaleko Kontseiluko kidea izan zen, Emakumeen Kontseiluak izendatua eta Bartzelonako Emakumeen Kontseiluko presidenteordea. "Feminismo zientifikoa" kontzeptua sortu zuen eta 2009an Bartzelonako Udaleko Emakumeen Kontseiluaren bidez eskaera bat sustatu zuen patriarkatuaren existentzia mundu osoan aitortzeko.[7][8]

« Gure garaian emakumea izateak estresa besterik ez du eragiten. Gero eta kontraesan gehiago daude bere burua berdintasunezkotzat duen eta, egia esan, eskema patriarkalak eta diskriminatzaileak mantentzen dituen gizartearen artean.  »

—Victoria Sau

Sauk patriarkatua aitortzeaz gain, zertan datzan definitzearen garrantzia defendatu zuen, bere aburuz patriarkatua gizartean inskribatuta bai, baina idatzita ez zegoelako.[3]

« Patriarkatua gauza guztietan dago. Nik kez betetako gela bat bezala deskribatzen dut, non keak dena inguratzen duen, baina ez dakigu nondik heldu.  »

—Victoria Sau

Emakumeak gizarte-kontratutik kanpo uzteak, bazterkeria soziokultural eta historikoa den neurrian, emakumeengan eragiten dituen ondorioengan jarri zuen arreta, gizaki ororen psikismoa bere pentsamoldearekin, adimenarekin eta portaerarekin, bai pribatuan, bai publikoan, bai subjektibitatean, bai interakzioaren bidez munduarekin duen harreman objektiboan konprometituta dagoela argudiatuz. Sauren aburuz, bazterketak, ondorio kaltegarriak eragiten ditu guztientzat, nahiz eta ondorio horiek desberdinak izan gizonentzat eta emakumeentzat, eta emakumeengan nabariagoak izan. Azpimarratu zuen gutxi hausnartu izan dela identitate maskulinoaren ezaugarrien ezan: haurtzarotik, mezua "neska bat bezalakoa ez izatea" da eta. Neska bazterketaren aldean egonda, mutil batentzat existentzia izateko modu bakarra eredu femeninotik aldentzea da, hau da, identitatea, funtsean, kontra-identitate bat da, argazkiaren beraren ordez argazki baten negatiboa gisako zerbait. Geroago etorriko dira eskala maskulino-femeninoen nortasun-ezaugarriak edo ezaugarri maskulinoen zerrendak: agresibitatea, kontrola, pentsamendu formala soilik, etab. [9]

Bortxatuak izan diren emakumeen testigantzek kontzientzia hartzeko duten indarraren inguruan hausnartu zuen, testigantza horiek erasotzaileen deslegitimazioaren zerbitzura jarrita, deslegitimatzen baitute sortu eta ezkutatzen duen sistema bera ere bai.[10]

Sariak eta errekonozimenduak

Bibliografia

Vicky Lorca bezala

Nobela arrosak

  • Fin de semana en Verona (1955)
  • La cubana blanca (1955)
  • La pérfida señora Smain (1955)
  • El déspota (1956)
  • El divorcio (1956)
  • Esta no es mi esposa (1956)
  • La escarapela azul (1956)
  • La oscura vida de Abel Haward (1956)
  • Clima de angustia (1957)
  • El hombre de la buhardilla (1957)
  • Casa de huéspedes (1958)
  • El lío (1958)
  • La mala sombra (1958)
  • La mueca del payaso (1958)
  • Servicio de urgencia (1958)
  • Danza mortal (1959)
  • El refugio (1959)
  • La cupletista (1959)
  • La ventana encendida (1959)
  • Una sombra nos separa (1959)
  • Flor de abismo 1960)
  • Regresar del pasado (1960)
  • Un novio italiano (1960)
  • Alma llanera (1961)
  • La vida siempre flota (1961)
  • La gran mentira (1962)
  • Vivir dulcemente( 1962)
  • El tren salió sin silbar (1963)
  • Tu ajuar de boda (1963)
  • Un misterio y un amor' (1963)
  • Pasión en la carretera(1964)
  • Play-boy (1964)
  • La vida pega fuerte (1965)
  • El coraje de amar (1966)
  • Juicio dentro de casa (1966)
  • Nuestra paz (1980)

Victoria Sau bezala

Ipuinak

  • El secreto del emperador: adaptación de una leyenda yugoeslava (1966)
  • La duquesa resfriada: leyenda rusa (1966)
  • El baúl viajero (1973)
  • El globo (1973)

Hasierako la dibulgatzaileak

  • ABC de las ciencias ocultas (1964), Bartzelona, Ed. Toray
  • ABC de las artes caseras: La decoración del hogar (1967), Bartzelona, Ed. Toray
  • Aprenda a cocinar sin fallos (1971), (1977), Bartzelona, Ed. Aura
  • Historia antropológica de la canción (1972), Bartzelona, Ed. Picazo
  • Sectas cristianas (1972), Bartzelona, Ed. Aura
  • El catalán, un bandolerismo español (1973), Bartzelona, Ed. Aura

Feminismo eta psikologia lanak

  • Manifiesto para la liberación de la mujer (1974),[15] Barcelona, Ed.29 y (1975), Bartzelona, Ed. Bruguera
  • La mujer: matrimonio y esclavitud (1976), Gijón, Ed. Júcar
  • La suegra (1976), Bartzelona, Ed. 29
  • Mujeres lesbianas (1979), Bilbo, Ed. Zero
  • Diccionario ideológico feminista (1981), (2000) Bartzelona, Ed. Icaria[16]
  • Ser mujer, el fin de una imagen tradicional (1986), Bartzelona, Ed. Icaria
  • Aportaciones para una lógica del feminismo (1986), Bartzelona, Ed. La Sal
  • Comportamiento psicológico de la mujer en relación con el ciclo menstrual y uno de sus más frecuentes malestares: el síndrome premenstrual(1989)
  • Otras lecciones de psicología (egilekidea), (1992)
  • El vacío de la maternidad: madre no hay más que ninguna (1995), (1996), (2004), Bartzelona, Ed. Icaria
  • Psicología diferencial del sexo y el género (egilekidea) (1996), (2004), Bartzelona, Ed. Icaria
  • Defensa de la mujer (1997), (1998), (1999), Bartzelona, Ed. Icaria
  • Reflexiones feministas para Principios de siglo (2000)[17] Madrid, Ed. Horas y Horas.
  • Diccionario ideológico feminista II (2001), Bartzelona, Ed. Icaria
  • Repercusiones psicológicas de la exclusiones (2003), vol.34, n º 2, Bartzelonako Unibertsitatea
  • Psicología diferencial del sexo y el género : fundamentos (egilekidea) (2004), (2009), (2010), (2011) Madril, Ed. Pearson Alhambra
  • Un pensamiento transgresor (2006), Bartzelona, Ed. Icaria
  • Segundas reflexiones feministas para el siglo XXI (2008), Madril, Ed. Horas y Horas
  • Paternidades (2010), Bartzelona, Ed. Icaria

Artikuluak

  • O futuro é muller (1994)[18]
  • Del vacío de la maternidad, la igualdad y la diferencia (1998) [19]
  • ¿A dónde va el feminismo? (1999) [20]
  • Reflexiones sobre la exclusión (2003)[21]
  • Repercusiones psicológicas de la exclusión (2003)[22]
  • Maternidad versus paternidad (2009).[23]

Erreferentziak

  1. «Vicky Lorca» www.rnovelaromantica.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-29).
  2. «Vicky Lorca» www.biblioromance.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-29).
  3. (Gaztelaniaz) Turrado, María Teresa Fernández; Echeverría, Isabel Delgado; Portóles, Carmen Magallón; Morán, María José Barral. (). «Entrevista a Victoria Sau Sánchez» Atlánticas. Revista Internacional de Estudios Feministas 4 (1): 197–217.  doi:10.17979/arief.2019.4.1.5939. ISSN 2530-2736. (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  4. (Gaztelaniaz) Sánchez, Victòria Sau. (1989). Comportamiento psicológico de la mujer en relación con el ciclo menstrual y uno de sus más frecuentes malestares: el síndrome premenstrual (spm). Universitat de Barcelona (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  5. «L’autenticitat de la Victòria Sau» www.donesdigital.cat (Noiz kontsultatua: 2020-09-29).
  6. «Fundación Española Antonio Machado : Victoria Sau Sánchez» Fundación Española Antonio Machado (Noiz kontsultatua: 2020-09-29).
  7. «Victòria Sau i Sánchez | enciclopèdia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2020-09-29).
  8. «La herencia de Victoria Sau» www.lne.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-29).
  9. (Gaztelaniaz) Sau, Victoria. (2003-01-12). «Repercusiones psicológicas de la exclusión» Anuario de Psicología/The UB Journal of Psychology 34 (2): 177–189. ISSN 1988-5253. (Noiz kontsultatua: 2020-10-03).
  10. (Gaztelaniaz) Historia y fuente oral. Edicions Universitat Barcelona (Noiz kontsultatua: 2020-10-03).
  11. MEDALLES D’ HONOR DE BARCELONA
  12. (Katalanez) ub. (2009-10-08). «Universitat de Barcelona - Homenaje a Victòria Sau, una de las figuras más relevantes del feminismo en Cataluña» www.ub.edu (Noiz kontsultatua: 2020-09-29).
  13. (Gaztelaniaz) «Montilla remarca el compromiso con Catalunya de los premiados con la Creu de Sant Jordi» La Vanguardia 2007-06-26 (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  14. (Katalanez) ub. «Las aulas de la UB, con nombre de mujer - Universitat de Barcelona» www.ub.edu (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  15. Biografía en Mujeres en red
  16. Diccionario ideológico feminista
  17. Victoria Sau: "Mientras no está analizada al cien por cien, la realidad no se transforma", a Mujeres y Salud
  18. Sánchez, Victòria Sau. (1994). «O futuro é muller» Festa da palabra silenciada (10): 6–9. ISSN 1139-4854. (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  19. Sánchez, Victòria Sau. (1998). «Del vacío de la maternidad, la igualdad y la diferencia» Hojas de Warmi (9): 61–75. ISSN 2013-4827. (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  20. Sánchez, Victòria Sau. (1999). «¿A dónde va el feminismo?» Revista de estudios de género: La ventana 1 (10): 234–238. ISSN 1405-9436. (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  21. Sánchez, Victòria Sau. (2003). «Reflexiones sobre la exclusión» Lectora: revista de dones i textualitat (9): 57–62. ISSN 1136-5781. (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  22. Sánchez, Victòria Sau. (2003). «Repercusiones psicológicas de la exclusión» Anuario de psicología 34 (2): 177–189. ISSN 0066-5126. (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  23. Sánchez, Victòria Sau. (2009). «Maternidad versus paternidad» Hojas de Warmi (14): 10. ISSN 2013-4827. (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.