Victoria Eugenia Antzokia

Victoria Eugenia Antzokia Gipuzkoako Donostia hiriburuko antzoki bat da. Erdialdean dago, Urumea ibaiaren ertzean. Argentinar Errepublikaren pasealekuko 2. zenbakian dago, gainera Okendo plaza, Okendo eta Erregina Erregentearen kaleek ere inguratzen dute. Alboan Maria Cristina hotela du.

Victoria Eugenia Antzokia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′21″N 1°58′51″W
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXX. mendea -
Inaugurazioa1912
Izenaren jatorriaViktoria Eugenia Battenbergekoa
Arkitektura
ArkitektoaFrancisco Urkola Lazkanotegi
EstiloaArkitektura eklektikoa
Ondarea
EJren ondarea36
Kontaktua
HelbideaAvenida República Argentina, 2, San Sebastián eta Argentinar Errepublikaren pasealekua 2, Donostia
Webgune ofiziala

    1912an irekia. Donostiako Zinemaldiko egoitza nagusia izan da, sortu zenetik 1999an Kursaalera igaro zen arte. 2001 eta 2007 artean zaharberritze lanak egin dituzte, eraikina barne eta kanpoaldetik guztiz berrituz.

    Donostiako musika hamabostaldiak ere hemen dauka egoitza nagusietariko bat.

    Historia

    Proiektua

    XX. mendean Donostiak garai oparoa bizi zuen, bere bainuetxe-hiri ospea hedatu eta euskal, espainiar nahiz europar aristokrazia eta burgesiaren turismogune garrantzitsua bilakatu biatzen. 1902an Donostiako Udalak hiriaren izaera aristokratiko edo burges hau berreindartu asmoz, Donostiako Sustapen Elkarte Anonimoa sortu zuen, erakunde honen berehalako helburu nagusia antzokia eta luxuzko hotel bat eraikitzea izan zelarik.

    SBi eraikin hauek kokatzeko hainbat leku aztertu ziren. Haietako bat Kontxako badia izan zen. Azkenik, gaur egun Okendo lorategia dagoen kokalekua hautatu zen, Donostiako Udalak lursail hau bertan eraikiko zen antzokia 70 urte iragan ondoren bere udal jabetzera igarotzeko baldintzaz laga zuen.

    Eraikuntza eta inaugurazioa

    1909an, Maria Cristina hotela eta Victoria Eugenia antzokia batera eraiki ziren. Hotela Charles Mewes frantziar arkitektoak diseinatu zuen eta proiektuaren gauzatzea Francisco Urkola euskal arkitektoaren ardura izan zen. Urkolak aurretik Viena eta Paris hirietako azken antzokiak eraikitzeko eskarmentua bazuen. 1912an bi eraikinak amaitu ziren. Antzokia hiriko sorkuntza artistikoaren katalizatzaile bikaian izan zen, eta Donostia hiria Euskal Herria nahiz Espainiar Estatuko zirkuituko antzoki garrantzitsuenen artean kokatu zen.

    Eraikina

    Victoria Eugenia antzokia neoerrenazentista eta neoplateresko estilokoa da, eta bere atari nagusia Argetinako Errepublikaren etorbidean kokatzen da. Denera 2.400 m²-ko azalera du. Aurrealdean euskal musikarien soinen eskulturak ditu: Frantzisko Xabier Munibe, Peñafloridako Kondea, Juan Crisostomo Arriaga, Hilarion Eslava, Julian Gaiarre, Joaquin Gaztanbide eta Jose Juan Santesteban Iraola. Eraikinaren kanpoaldea Donostia hiriko eraikin askotan hain ohikoa den hareharriz egina dago.

    Areto Nagusia Ignacio Ugarte artistaren frezkoez apaindutako ganga ikusgarriez estalia dago. 2007an amaitu ziren zaharberritze lanen aurretik, antzokiaren edukia 1.250 eserlekukoa zen. Zaharberritze lan horien ondoren, edukiera 900 ikuslera murriztu zen, eserleku zabal eta erosogoak jarri eta ikuspegi txarragoa zutenak kendu baitziren.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Donostia
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.