Victor de Broglie

Achille Léonce Victor Charles, Broglieko III. dukea (Paris, 1785eko azaroaren 28a - ibidem, 1870eko urtarrilaren 25a) frantziar politikari eta diplomazialaria izan zen. Frantziako lehen ministro izan zen Uztaileko monarkian 1830ean eta 1850etik 1836ra.

Victor de Broglie

12. seat 24 of the Académie française (en) Itzuli

1855eko martxoaren 1a - 1870eko urtarrilaren 25a
Louis de Beaupoil de Saint-Aulaire (en) Itzuli - Prosper Duvergier de Hauranne (en) Itzuli
Frantziako gobernuburua

1835eko martxoaren 12a - 1836ko otsailaren 22a
Édouard Mortier - Louis Adolphe Thiers
Barne Arazoetako ministroa


Frantziako enbaxadorea Erresuma Batuan


Frantziako par


Frantziako parea



Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaParis, 1785eko azaroaren 28a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis, 1870eko urtarrilaren 25a (84 urte)
Familia
AitaVictor de Broglie
AmaSophie de Rosen-Kleinroop
Ezkontidea(k)Albertine, baroness Staël von Holstein (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaHouse of Broglie (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta idazlea
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
Académie des sciences morales et politiques
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Orléanism (en) Itzuli

Nobleziaren familiakoa eta Broglieko bigarren dukearen biloba, bere aita gillotinatuta hil zen eta amak erbestera eraman zuen, Robespierre erori ondoren Frantziara itzuliz. 1804an aitona hil ondoren, Broglie dukerria heredatu zuen.

1809an Estatu Kontseiluko kide izendatu zuten eta Napoleonek misio diplomatikoak eskatu zizkion. Borboiak itzultzean, Luis XVIII.ak pare izendatu zuen. Doktrinarioen edo liberalen Alderdiko kidea izan zen, eta Uztaileko Monarkiaren hasieran lehen ministro izendatu zuten 1830eko uztailetik abendura iraun zuen agintaldi labur batean. 1832tik 1834ra Kanpo Arazoetako ministroa izan zen, eta 1836an berriz ere gobernuburu izan zen. Gobernua zuzendu zuen urtean, Estatu Batuekiko ituna berretsi eta prentsa-askatasuna murriztu zuen.

Ez zuen atseginez onartu 1848an Errepublika aldarrikatzea, baina Batzarreko kide aukeratu zuten eta, ondoren, Napoleon III.aren inperioaren etsai handienetako bat izan zen.

1856an Frantses Akademiako kide hautatu zuten.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.