Victor Txabarri
Victor Francisco Txabarri Salazar (Portugalete, 1854ko abenduaren 23a-Marseille, 1900eko martxoaren 29a) enpresaburu eta politikari bizkaitarra izan zen, Labe Garaien aurretikoa zen La Vizcaya enpresaren sortzailea zena[1].
- Artikulu hau Portugaleteko enpresaburu eta politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txabarri».
Victor Txabarri | |||||
---|---|---|---|---|---|
Victor Txabarriren omenezko bustoa Bilbao-Concordia geltokian Irudi gehiago | |||||
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Víctor Francisco Chávarri Salazar | ||||
Jaiotza | Portugalete, 1854ko abenduaren 23a | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Marseilla, 1900eko martxoaren 29a (45 urte) | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Liejako Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, enpresaburua eta industrialaria | ||||
Lantokia(k) | Madril |
Biografia
Txabarri 1854an Portugaleteko Alde Zaharrean jaio zen. Liejako Unibertsitatean ikasi zuen, non 1878 Ingeniaritza bukatu zuen[2].
Hogei urteko epealdian enpresak eta trenbideak eraikitzeaz gain, meatzaritzarako eta higiezin-negozioak eratu zituen. Enpresetatik politikara pasa zen, Espainiako Gorteetan ordezkaria izanik. Bere garaietako pertsonaiarik nagusienetarikoa, erregeak Trianoko markes izendatu zuen.
Hain zen boteretsua ezen honela idatzi baitzituen Juan Antonio Zunzunegik "La quiebra" bere eleberriaren pertsonaia baten berbak[3]:
« | Zuek uste duzue Jainkoa Txabarri bezala dela; goizean bulegora doala eta, paperak ikusi bitartean, idazkari esaten diola: "Gaur euria egingo du; Belostikaleko Mauriziori loteria egokituko zaio; Ollerietako andre gizen hura hil egingo da, eta kale garbitzaile begibakarra baztangak joko du…" | » |
Burmuineko kongestioak 1900. urtean Marseillen hil zuen. Portugaleteko Udaletxearen ondoan Miguel Blay eskultoreak bere omenezko oroitarria egin zuen, Parisko 1905eko Nazioarteko Erakusketan urrezko domina irabazi zuena.
- Omenezko monumentua eta Bizkaiko Labe Garaietako tximiniak. Blanco y Negro aldizkarian 1905ean argitaratutako Juan Martínez Abadesen ilustrazioa.
Erreferentziak
- Alonso Olea, Eduardo J. (2005). Víctor Chávarri (1854-1900). Una biografía. Donostia: Eusko Ikaskuntza ISBN 84-8419-003-X..
- Anduaga Egaña, Aitor. (2007). Victor Francisco Chavarri y Salazar. in: Auñamendi Entziklopedia. Eusko Ikaskuntza.
- Portugaleteko Udaletxearen webgunea
Bibliografia
- Alonso Olea, Eduardo J (2005): Víctor Chávarri (1854-1900). Una biografía, Donostia, Eusko Ikaskuntza. ISBN 84-8419-003-X.
- Cava Mesa, María Jesús (1999): "Victor Chávarri y la nueva divisa vasca del industrioso (del patrono al empresario)", Bilbao, Bidebarrieta.